Patrick Keiller pantailetara itzuliko da Robinson In Ruins-ekin hamarkada batez ibili ondoren; film hori Punto de Vistan aurkeztuko du.

Patrick Keiller pantailetara itzuliko da Robinson In Ruins-ekin hamarkada batez ibili ondoren; film hori Punto de Vistan aurkeztuko du.
Robinson in Ruins. Patrick Keiller
2011/01/10
Patrick Keiller-ek Punto de Vistaren hurrengo edizioan, Erdialdea espazioan, Robinson in Ruins azken obra aurkeztuko du; hau da, kolapso ekonomikoko garaiko ospearen erlikiei buruzko ikusmen-entsegua.
Patrick Keiller-ek Punto de Vistaren hurrengo edizioan, Erdialdea espazioan, Robinson in Ruins azken obra aurkeztuko du; hau da, kolapso ekonomikoko garaiko ospearen erlikiei buruzko ikusmen-entsegua. Pelikula London (1994) eta Robinson in Space (1997) filmen jarraipena da; horietan Britainiako paisaia eta geografia ekonomikoa ikasten zituen, eta gai hori ere jorratuko zuen Dilapidated Dwelling (2000) pelikulan. Filma Espainian estreinatuko da Venecia, London, New York eta Vancouverreko zine-jaialdietan izan ondoren.
Pelikulan, Oxfordshire eta Berkshire (Ingalaterra hegoaldea) barrena bideokamera zahar batekin noraezean dabilen ikasle bitxi eta bihurri baten irudizko bidaia jorratzen da. Gero gehitutako narrazioak ohartaraziko du Robinson Edgcott-eko presondegitik atera zela duela gutxi eta hurbilen zegoen hirira iritsi zela, begiratzeko lekua bilatzeko. “Pertsonaiak uste zuen paisaia zehatz begiratuz gero, gertaera historikoen oinarri molekularra erakutsiko ziola eta etorkizuna ikusteko aukera eman. Halaber, uste zuen gai zela gizatiarrak ez ziren izaki batzuekin komunikatzeko eta horiek planeta salbatzen lagunduko ziotela”. Oinarri gisa, mundu mailako krisi ekonomikoa, Afganistango gerra eta aldaketa klimatikoa.
Arkitekto-ikasketak egin zituen Londresko Unibertsitatean Patrick Keillerrek; ondoren, Royal Collage of Art-en ikasi zuen, eta artearen munduan hasi zen Tate Gallery-n instalazio batzuekin laurogeigarren hamarkadan. Gainera, Britainia Handia mugatzen duten hirigintzari, narriadura arkitektonikoari eta ezkutuko azpiegiturari buruzko argazkilaria eta saiogilea da Keiller.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.