Punto de Vista 2011ko palmaresa ARTIUM zentroan

Punto de Vista 2011ko palmaresa ARTIUM zentroan
The Arbor, Jean Vigo Saria zuzendari hobenarentzat
2011/05/23
Punto de Vista Jaialdiaren zazpigarren edizioan irabazleak izan diren pelikulak Vitoria-Gasteizko ARTIUM zentroan izango dira ikusgai. Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, ekainaren 16tik (osteguna) 19ra (igandea), doako zinearen eta publiko guztientzat irekia izango den programazioaren esparruan, ziklo bat izango da, eta Punto de Vistaren azken edizioko palmaresaren zati bat ikus ahal izango da, jaialdiaren barruan ekoiztutako beste hiru pelikulez gain.

Besteak beste, pelikula hauek emango dira: J.P. Sniadecki eta Véréna Paravelen Foreign Parts, Punto de Vista Sari Nagusia; Clio Barnard-en The Arbor, Jean Vigo saria zuzendaritza onenarentzat; eta Andres Duqueren Color perro que huye, publikoaren Sari berezia. Zikloaren asmoa da jaialdiaren eta mundu osoko arte-zentro eta jaialdi ezberdinen arteko harremanak finkatzeaz gain, jaialdian izandako pelikulak zabaltzeko eta ikusteko sareak irekitzea, Gasteizko publikoari jaialdia defendatzen duen zinerako leihoa irekitzearekin batera.

Garaipen zerrendako hiru pelikula horiez gain, ARTIUM zentroan beste film hauek emango dira: Jem Cohenek 2010ean Iruñean zegoela zuzendutako eta jaialdiak ekoiztutako bi pelikula, Crossing paths with Luce Vigo eta Opus Luminis et Hominis (Works of Light and Man), eta Chus Domínguezen Notas de lo efímero, X Films Proiektuaren barruan sortutako lehen pelikula.

Informazio gehiago: www.artium.org eta www.puntodevistafestival.com

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.