Punto de Vista 2011ko sariak Nafarroako Filmotekan

Punto de Vista 2011ko sariak Nafarroako Filmotekan
Foreign Parts, Punto de Vista Sari Nagusia
2011/05/24
Maiatzaren 26an (osteguna), Nafarroako Filmotekan hasiera emango zaio Punto de Vista 2011ko palmares-zikloari; era horretan, bost saiotan emango dira pasa den otsailean Iruñean egindako jaialdi horren zazpigarren edizioan sarituak izandako pelikulak. 20:00etan, Foreign Parts filma izango da ikusgai; hau da, Punto de Vista 2011ko pelikula onenaren Sari Nagusiaren irabazlea. Sarrera 3€-koa izango da (2€ filmotekaren abonamendua erabiltzen bada).

Maiatzaren 26an (osteguna), Nafarroako Filmotekan hasiera emango zaio Punto de Vista 2011ko palmares-zikloari; era horretan, bost saiotan emango dira pasa den otsailean Iruñean egindako jaialdi horren zazpigarren edizioan sarituak izandako pelikulak. 20:00etan, Foreign Parts filma izango da ikusgai; hau da, Punto de Vista 2011ko pelikula onenaren Sari Nagusiaren irabazlea. Sarrera 3€-koa izango da (2€ filmotekaren abonamendua erabiltzen bada).

Mundu osoko hemezortzi film izan ziren Punto de Vista 2011ko Atal Ofizialean, errealitatea jasotzeko modu ezberdinekin, eta jaialdiko sariak lortzeko hautatu zituzten. Ziklo horretan, sari ofizialak lortutako sei pelikula aurkeztuko dira; baita, Notas de lo efímero film laburra ere; hots, X Films 2010 Proiektuko irabazlea, Punto de Vista 2011ren itxiera-galan estreinatu zena.

Atal Ofizialean saritutako filmak herrialde hautakoak dira: Estatu Batuak (Foreign Parts, Punto de Vista Sari Nagusia, eta Translating Edwin Honig: A Poet’s Alzeihmer, film labur onenaren saria), Erresuma Batua (The Arbor, Jean Vigo Saria zuzendaritza onenarentzat), Espainia (Color perro que huye, publikoaren saria), Portugal (48, aipamen berezia) eta Belgika (Ici-Bas, aipamen berezia).

Foreign Parts laburpena:

New York Mets-en estadio berriaren atzean gordeta bizirik dirau Willets Point auzoak; hots, eraisteko zorian dagoen zona industrialak. Inolako hiri-antolamendu, espaloi, zoladura, estolderia-sistemarik gabe, badirudi lekua prest dagoela etorkizuneko hiri-garapenerako. Baina pelikulan bizitzaz betetako lekua agertuko zaigu, desegitearen inguruan bizi den komunitatea, gizarteari dagoeneko interesatzen ez zaizkionak berreskuratzetik eta berrerabiltzetik bizi dena. Autoak marken eta osagaien arabera zatitzen eta katalogatzen dira, ondoren, berriro saltzeko Willets Pointera baldintza klimatikorik txarrenean ere joateari uzten ez dioten makina bat bezerori. Baina merkataritza baino erakargarriagoak dira lekuan bizi diren pertsonaia-langileak. Joe, auzoan hazitako bakarra, ezintasunaren eta amorruaren artean mugitzen da kaleetan zehar, galdutako Lear Erregea balitz bezala, saihestu ezin dena saihesten ahaleginduaz: lekua berehala utzi beharra. Sara eta Luis bikoteak abandonatutako furgoneta batean bizirik ateratzea lortu du negurik gogorrean, jateko diru pixka bat lortzen saiatuaz. Juliak, txatartegiko erreginak, positibismoa jaurtitzen du ahaztutako talde horretan,… Foreing Parts filmean, auzo batek New Yorkeko hiri-eremuaren kapitalizazio geraezinaren aurrean biziraupenerako egiten duen borroka ikusten eta berreskuratzen da.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.