Punto de Vista BAFICIn izango da, Buenos Airesko Nazioarteko Zine Jaialdian

Punto de Vista BAFICIn izango da, Buenos Airesko Nazioarteko Zine Jaialdian
Notas de lo efímero
2011/03/16
Punto de Vistaren esparruan egindako hiru pelikula izango dira apirilean BAFICIn, Buenos Airesko Nazioarteko Zine Jaialdian, Punto de Vistari eskainitako saio berezian. Gainera, Gasteizko ARTIUMek (Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa) jaialdiko garaipen-zerrenda osoa emango du eta MUSACek (Arte Garaikideko Gaztela eta Leongo Museoa) Pertsonala politikoa da zikloa hartuko du.

BAFICI Latinoamerikako zine-jaialdi garrantzitsuenetarikoa da, eta, 426 pelikula, 22 areto eta 11 egoitza izateaz gain, ia 280.000 lagun bildu zituen iazko edizioan. Datorren edizioa apirilaren 6tik 17ra egingo da, eta saio berezia eskainiko dio Punto de Vistari. Era horretan, apirilean Buenos Airesen izango dira jaialdiaren esparruan ekoiztutako lanetan soilik bildutako saioan ondorengo filmak: Leongo Chus Domínguezen Notas de lo efímero (2010) filma, Punto de Vistak Espainiako zinemagileak bultzatzeko eta ekoizteko 2010ean abian jarritako X Films Proiektuaren esparruan egindako lehen lana; Crossing Paths With Luce Vigo (2010) eta Opus Luminis et Hominis (Works of Light and Man) (2010), Jem Cohenek Iruñean, 2010ean, jaialdiaren seigarren edizioan izan zen bitartean filmatu eta muntatutako bi film laburrak.

Saio berezi horri esker, Punto de Vistak nazioartean hedapen handiagoa izango du, eta programazio-lerroak eta interesak partekatzen dituen jaialdiekin dituen loturak eta lankidetzak indartuko ditu. Gainera, jaialdiak produkzio-foku moduan duen garrantzia bereziki azpimarratuko du, eta ekoizpeneko industria-egituretan babesik aurkitzen ez duten obrak egitea bultzatuko du.

Hedapen eta elkarlan horiei Leongo MUSAC edo Gasteizko ARTIUMekin ezarritakoak gehitu behar zaizkie. MUSAC ere han izango da apirilaren 14tik aurrera Pertsonala politikoa da zikloarekin, eta ziklo hori komisarioetariko batek aurkeztuko du; hain zuzen ere, Elena Orozek. Halaber, ARTIUMek jaialdiaren zazpigarren edizioan saritutako filmen proiekzioa hartuko du. Leongo MUSAC Museoak Punto de Vistari eskaini zion iaz ziklo bat; hau da, “Punto de Vista egileak: independenteak, heterodoxoak, erradikalak” izenekoa.

Informazio gehiago: BAFICI: www.bafici.gov.ar; ARTIUM: www.artium.org; MUSAC: www.musac.es; eta Punto de Vista: www.puntodevistafestival.com.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.