Punto de Vista jaialdirako sarrerak, dagoenekoz salgai

Punto de Vista jaialdirako sarrerak, dagoenekoz salgai
2011/02/10
Salgai daude Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdirako sarrerak. Saio bakoitzak 3 euro balio du eta, era berean, hamar saioko abonuak jarri dira salgai, 20 eurotan.
Salgai daude Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdirako sarrerak. Saio bakoitzak 3 euro balio du eta, era berean, hamar saioko abonuak jarri dira salgai, 20 eurotan. Zinema-ekimenak, zehazki, sarrerak erosteko lau sistema jarri ditu jendearen eskura: ohiko leihatila, leihatila elektronikoa, Saide zinema-enpresaren webaren bidezko salmenta eta, azkenik, salmenta elektronikoa.  
Zehazki, Carlos III zinema-tokietan, lehiaketa hasi arte, ordutegi honetan egonen dira sarrerak salgai: 16:30etik 23:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 16:00etatik 23:00etara, larunbat eta igandetan. Jaialdiak iraun bitartean, berriz, ordutegia hauxe izanen da: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 23:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 23:00etara, larunbat eta igandetan.
Kondestablearen Civivox zentroko film-emanaldiak doakoak izanen dira, baina aurrez gonbidapena jaso beharko da saio bakoitza hasi baino ordubete lehenago.
Leihatila elektronikoa Carlos III zinema-tokietan bertan dago, eta sarrerak egunero eros daitezke goizeko hamarretatik aurrera eta inolako errekargurik gabe.  
Telefono bidezko salmentari dagokionez, zerbitzua 10:00etatik 22:00etara dago erabiltzeko moduan, 948 222 333 telefonoan. Telefono bidezko erosketari errekargu bat gehitu behar zaio.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.