Punto de Vistak dokumental feministari eskaini dio bere argitalpen-bildumako seigarren liburua: Lo personal es Político: feminismo y documental.

Punto de Vistak dokumental feministari eskaini dio bere argitalpen-bildumako seigarren liburua:  Lo personal es Político: feminismo y documental.
2011/01/24
Liburua saiakera-bilduma bat bezala egituratua dago generoaren eta ez-fikziozko zinemaren elkarguneen inguruan, eta otsailaren 22an jarriko da salgai.

Punto de Vista bildumako seigarren liburua dokumental feministaren ibilbideari eskainiko zaio, bai eta haren inguruan sortutako eztabaidei ere. Liburua saiakera-bilduma bat bezala egituratua dago generoaren eta ez-fikziozko zinemaren elkarguneen inguruan, eta otsailaren 22an jarriko da salgai. Esan beharra dago Jaialdiak atzera begirako bat antolatu duela izenburu berarekin.

Lo personal es Político: feminismo y documental liburuan bildu diren saiakerek gogoeta egiten dute pertsonalaren (gorputza, etxekotasuna, intimitatea, oroimena) eta politikoaren (nazio estatuak, espazio publikoa, komunikabideak eta historia) arteko harreman konplexu eta askotarikoei buruz. Lau ataletan egituratua, liburuak dokumental feministaren ibilbidea egiten du (Retrospectivas) eta funtsezko kezketan pausatzen du begirada; esaterako, begirada egituratzeko formetan (Modos de ver); lehen pertsonan, bideoaren bidezko edo etxeko filmak birmuntatzearen bidezko (auto)adierazpenerako molde pribilegiatu gisa (La cámara soy yo), eta emakumezkoen gorputzak zeharkatzen dituzten esanahi sozial eta politikoen dekonstrukzioan (Escribir el cuerpo).

Azken buruan, saiakera horiek erreklamatu eta eguneratu egiten dute dokumentalaren jatorrizko bokazioa, genero-ikuspegia aintzat hartuta (bai eta beste parametro identitario batzuk ere: adibidez, nazionalitatea, arraza, afiliatze politikoa edo klasea): hots, errealitatean esku-hartzeko prest dagoen diskurtso politikoa, eta, era berean, zinemagileen eta ikusleen topaketa, bai batzuek bai besteek elkarrekin gogoeta egin dezagun errealitatearen politikei buruz, eta politika horiek -ikuspegi pertsonaletik- gugan duten eraginei buruz.  

Lo personal es Político: feminismo y documental 18 eurotan jarriko da salgai otsailaren 22an, Nafarroako Gobernuko Argitalpenen dendan, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era, astelehenetik ostiralera, eta 11:00etatik 13:30era, larunbatetan. Uztailetik irailera, denda astelehenetik ostiralera bakarrik egonen da irekita, 10:00etatik 13:30era. Era berean, webgunearen bidez erosteko aukera izanen da (http://publicaciones.navarra.es/TiendaPublicaciones), edo posta elektronikoz (fondo.publicaciones@navarra.es), faxez (848 42 71 23), telefonoz (848 42 71 21) eta postaz (Argitalpen Funtsa, Navas de Tolosa k, 21, 31002. Iruña).

Punto de Vistak, beraz, bilduma handitu egin du eta, horrela, betetzen ari da Espainian zinema dokumentalaren gainean dagoen hutsunea. Hona hemen orain arte argitara emandako liburuak, guztiak ere aitzindariak: Signal Fires: El cine de Jem Cohen (2010); Metraje encontrado, la apropiación en el cine documental y experimental (2009), Ermanno Olmi. Seis encuentros y otros instantes (2008), La forma que piensa. Tentativas en torno al cine-ensayo (2007), eta El cine de los mil años. Una aproximación histórica y estética al cine documental japonés (1945-2005) (2006).

Bere bigarren bolada handitik (70eko hamarkadan), feminismoa eta dokumentala estu-estutik lotuta egon dira. Feminismoa teoria izan bazen, dokumentala praktika bihurtu zen azkar-azkar: emakumearen mugimendu hasiberriaren testigantza ematea, emakumeen historia ahaztua berreskuratzea, norbere subjektibotasuna adieraztea, eta menderatze patriarkal maltzurraren ondorioak salatzea —norberak, gizartean, tokian-tokian eta modu globalean—.

Dokumental feminista, hortaz, historia egiteko eta historiaren ibilbidea aldatzeko gogoz jaio zen. Mendez mende izan da emakumea gizonezkoen begiradaren xedea eta, azkenean, emakumea begirada-egile bihurtu zen. Eta, bere kameraren bidez, dokumentalaren arauei (gaiei, formei, praktikei) aurre egin zien.
 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.