Punto de Vistaren 7. edizioa otsailaren 22tik 27ra izango da, eta akreditazioak egiteko epea ireki da dagoeneko

Punto de Vistaren 7. edizioa otsailaren 22tik 27ra izango da, eta akreditazioak egiteko epea ireki da dagoeneko
2011/01/11
Gaurtik, urtarrilaren 10etik, otsailaren 11ra bitarte, profesionalek eta kazetariek akreditazioa egin ahal izango dute Punto de Vistaren web orrialdearen bitartez.
Gaurtik, urtarrilaren 10etik, otsailaren 11ra bitarte, profesionalek eta kazetariek akreditazioa egin ahal izango dute Punto de Vistaren web orrialdearen bitartez.
Akreditazio profesionala soilik egin ahal izango dute zine eta ikus-entzunezkoen sormenaren esparruko profesionalek (ekoizpen-etxeak eta banaketa-etxeak, errealizadoreak eta programatzaileak) eta hirugarren zikloko ikasleek (ikus-entzunezko ikasketa espezifikoak). Izena emateko, 10 €-ko kuota ordaindu behar da.
Prentsa-akreditazioa komunikabideetako ordezkarientzat bakarrik izango da (prentsa idatzia, prentsa elektronikoa, prentsa-agentziak, telebista eta irratia). Atal Ofizialeko goizetako emanaldietarako, prentsa-oharretarako eta aurkezpenetarako lehentasunezko sarrera eskaintzen du. Akreditatuek beste zikloetako proiekzioetara sartzeko aukera izango dute, lekuaren arabera.
Akreditazio-kopurua mugatua denez, Jaialdiaren irizpidearen arabera emango dira. Eskaera bidaltzearekin ez da akreditazioa lortzea bermatzen. 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.