Saio berezietan Ben Russellek aukeratutako programa bat eta Young Filmmakers Rediscovered izeneko beste bat izango ditugu ikusgai, besteak beste

Saio berezietan Ben Russellek aukeratutako programa bat eta Young Filmmakers Rediscovered izeneko beste bat izango ditugu ikusgai, besteak beste
Still of Trypps#t (Badlands), de Ben Russell.
2011/02/03
Ben Russellek Punto de Vista Sari Nagusia irabazi zuen 2010ean, Let Each One Go Where He May filmarekin. Aurten epaimahaiko kide izango da eta saio berezi bat egingo du, otsailaren 26an, larunbatean.

Ben Russellek Punto de Vista Sari Nagusia irabazi zuen 2010ean, Let Each One Go Where He May filmarekin. Aurten epaimahaiko kide izango da eta saio berezi bat egingo du, otsailaren 26an, larunbatean. Saio horretan, ibilbide baten moduan, bere lanaren oihartzun nabaria duten zortzi film labur erakutsiko dizkie ikusleei, azkena bere lan berriena (Espainiako estreinaldia da): Trypps#7 (Badlands). Muturreko ibilbide horrek Russellen zinemaren erroetara eramango ditu ikusleak: animaliak, urruneko paisaiak, antropologia esperimentala eta, funtsean, trantze espiritualerako bidetzat hartutako zinema. Saioak, heterogeneoa izan arren, hari bakarra dauka. Hala, honako hauek izango ditugu ikusgai: Laida Lertxundiren lanak (Footnotes to a House of Love), Timothy Ash eta Napoleon Chagnonek ianomami indioen gainean 70. hamarkadan egin zuten eta ikus-entzunezko antropologiaren ardatza den lan bikainaren (Children’s Magical Death) zati bat, Gerard Holthuisek ur azpian egin zuen esperimentu bisuala (Marsa Abu Galawa),  Segundo de Chomon eta Ferdinand Zeccalak sortutako fantasiazko zinemaren bitxi primitiboa (Le Spectre Rouge), Kenneth Angerren zinema iparramerikarreko madarikatu baten zorakeria mistikoak (Invocation of My Demon Brother), Karl Kelsen hiri erretratua (Prince Hotel), Paper Rad kolektiboaren kultura garaikidearen kritika garratza (How to Escape from Stress Boxes) eta Gunvor Nelsonen emakumezkoen ahalmenaren gaineko adierazpena (My Name is Oona). Pelikula horiek guztiek, gainera, jaialdiko sail hauekin zerikusia dute: Erdialdeko eskualdea, feminismoaren gaineko atzera begirako Pertsonala politikoa da, kultura kanibalismoari buruzko Tupi or not Tupi, eta Heterodocsias.

Bestalde, Young Filmmakers Rediscovered izenburupean, New Yorkeko Lower East Side barrutiko etorkin gazteekin egin zuten kamera bidezko irakaskuntza laneko pelikula batzuk jarriko dituzte. Esperientzia hori 60. hamarkadaren amaieratik 70. hamarkadaren hasierara eraman zuten aurrera, eta aitzindaria izan zen. Lan horren fruitua lehenbizikoz izango dugu ikusgai Espainian.  Zehazki, zazpi film labur emango dituzte. Pelikuletan ageri dira, aldi berean, New Yorkeko garaiko kultura piztualdia eta zuzendari gazte amateur batzuen talentu zinematografikoa. Pelikula horietako batzuk, ezagunak izan ez arren, New Yorkeko 1968ko Zinema Jaialdian aurkeztu zituzten, eta baita Cannesekoan ere.  Saioa Michael Jacobsohnek eta Gabe Klingerrek aurkeztuko dute. Jacobsohn, garai hartako zuzendari gazteetako bat, dokumentalista eta editore arrakastatsua da orain; eta Klinger kritikari eta irakaslea saioko komisarioa.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.