Zinema dokumentaleko zazpi filmek Punto de Vista jaialdiak sariak jaso dituzte

Zinema dokumentaleko zazpi filmek Punto de Vista jaialdiak sariak jaso dituzte
2011/02/28
Punto de Vista Nafarroako zinema dokumentalaren nazioarteko 7. jaialdian, atzo, 2011ko otsailaren 27an, igandean, itxiera ekitaldia eta sariak emateko ekitaldia egin ziren. Ekitaldia 19.30ean izan zen Civivox Condestablen, jaialdiaren egoitzan. Hauek izan dira sariak:
                              
EPAIMAHAI OFIZIALAREN SARIAK:
 
Josep Maria Català jaunak, Hans Hurch jaunak, Ben Russell jaunak, Joshua Siegel jaunak eta Naomi Uman andreak osatutako epaimahai ofizialak, atal ofizialean aurkeztutako lan guztiak ikusi ondoren, eta kasuan kasuko eztabaidak egin ondoren, sari hauek ematea erabaki du:
 
Aipamen Berezia, 1.250 eurokoa, Ici-Bas lanarentzat (Belgika/Frantzia), Comes Chahbazianena, gaur egungo Armenian etxeko intimitatearen eta larrialdi politikoaren egoerak deskribatzeko ikus metaforak erabiltzeagatik.
    
Aipamen Berezia, 1.250 eurokoa, 48 lanarentzat (Portugal), Susana de Sousa Diasena, herrialdearen iragan kriminal eta tragikoa astintzeko argazkiekin eta preso politikoen ahotsekin egiten duen erabilera iradokitzaile eta dialektikoarengatik.
 
Film laburrik hoberenarentzako saria, 3.500 eurokoa, Translating Edwin Honing lanarentzat (EEBB), Alan Berliner-ena, zahartzaroaren, hizkuntzaren eta oroimenaren erretratu eraldatzailea. Edwin Honig poetari egindako tributua, hip hoparen planetako artistarik zaharrena izan daitekeenari.
 
Jean Vigo saria zuzendaririk hoberenarentzat, 5.500 eurokoa, Clio Barnardentzat, The Arbor lanarengatik (Erresuma Batua), Brecht-en ildoko tekniken erabilera iradokitzailearengatik. Teknika horiek direla bide, gure buruari galdetzen diogu zer den eta zer izan daitekeen dokumental bat.
 
Punto de Vista Sari Nagusia film onenari, 10.000 eurokoa, Foreign Parts lanarentzat (EEBB), Véréna Paravelena eta J.P. Sniadeckirena, hiriko ekosistema iraunkor baten erretratu sotil eta sentikorra, gobernuaren zikoizkeriaren eta indiferentziaren aurrez aurre.
 
IKUSLEEN SARIA:
 
Jaialdiko ikusleek, Ikusleen Sari Berezia, 2.500 eurokoa, Andrés Duqueren Color perro que huye lanari (Espainia) ematea erabaki dute.
 
X FILMS PROIEKTUA:
 
X Films Proiektuaren bigarren deialdiko Hautaketa Batzordeko kideek, Pablo Berástegui, Álvaro Matías eta Jaume Ripollek, aurkeztutako hiru proiektuak idatziz eta gero egileek jendaurrean egindako azalpenaren bidez aztertu ondoren, eta kasuan kasuko eztabaidak egin eta gero, X Films Proiektuaren saria WeareQQ bikoteari ematea erabaki dute, Usúe Arrietak eta Vicente Vázquezek osatzen duten bikoteari hain zuzen, BEHETIK GORA ETA GOITIK BEHERA BOTTOM UP AND TOP DOWN izenburuko proiektuarengatik, proposamen trinkoa delako eta lurraldearen ideiara egindako hurbilketa berezia delako. Horretarako, “esanguradun” bi erkidego aztertzen dituzte, eta horien bidez bi erkidegoek garatzeko duten espazioaren aniztasuna erakusten dute. Era berean, proiektuaren arkitektura azaltzeko eta argudiatzeko duten argitasuna nabarmendu dute, horrek oraintsu egindako lanaren jarraipena erakusten baitu.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.