2012/10/04
Guztira, 796 film, film labur eta film luze dokumentalen artean inskribatu dira aurten Punto de Vista 2013 Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko hautapen-prozesuan parte hartzeko. Jaialdi hori, Nafarroako Gobernuko INAAC Fundazioak antolatua, 2013ko otsailaren 19tik 24ra ospatuko da.
Guztira, 796 film, film labur eta film luze dokumentalen artean inskribatu dira aurten Punto de Vista 2013 Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko hautapen-prozesuan parte hartzeko. Jaialdi hori, Nafarroako Gobernuko INAAC Fundazioak antolatua, 2013ko otsailaren 19tik 24ra ospatuko da.
Sail Ofizialerako hautagai diren 796 film horiek 62 herrialde desberdinetatik datoz. Parte-hartzerik handiena espainiar produkzio-etxeei dagokie, 290 lanekin; horiei produkzio-etxe frantziarrek jarraitzen diote (70 film), estatubatuarrek (51), brasildarrek (39) eta belgikarrek (26). Aurre-hautaketa fase honetara beste zenbait herrialdetatik datozen lanak ere aurkeztu dira, horien artean honako hauetakoak: Argentina, Mexico, Israel, Iran, Australia, Japonia, Indonesia, Txile, Hego Afrika edo Tailandia, horietaz gain, badira, hainbat herrialdek batera egindako 111 koprodukzio ere.
796 film horiei jaialdiaren aurreko ediziora aurkeztutako beste 659 gehitzen zaizkie, azkenean ez baitzen egin. Horien guztien artetik aterako dira Punto de Vista Jaialdiaren zortzigarren edizioko Sail Ofiziala osatuko duten hautatutako lanak.
Zortzigarren edizio hori izan da jaialdiak online bidalketa-sistemaz baliatuko dela erabaki duen lehenengoa, euskarri fisikoak erabat baztertuz eta filmak Internet bidez bidaltzearen aldeko apustua eginez; horrela, filmak munduko edozein tokitik bidaltzea errazten da.
Hautatutako filmek Jaialdiak eskaintzen dituen sariak eskuratu ahal izango dituzte, hala nola: Punto de Vista Sari Nagusia filmik onenari, 10.000 eurokoa, Jean Vigo Saria zuzendaririk onenari, 5.500 euroko zenbatekoarekin eta Film Labur Onenaren Saria, 3.500 eurorekin. Jaialdiak bi aipamen berezi ere egingo ditu, bakoitza 1.250 eurokoa. Bestalde, bertaratuek beren boto bidez erabakiko dute Jendearen Saria filmik onenarentzako, 2500 eurokoa.