Bilaketa eta zoria Oskar Alegriaren Emak Bakia Baita (La casa Emak Bakia) pelikulan

Bilaketa eta zoria  Oskar Alegriaren <i>Emak Bakia Baita (La casa Emak Bakia)</i> pelikulan
2012/12/10
"Pailazoak benetan hiltzen dira? Printzesak gutunak erantzuten dituzte? Heriotzaren irudia zaldi zuri baten irudia da? Nora joaten dira hitz zaharrak hiltzen direnean? Galdera horietako batzuk egiten dira La Casa Emak Bakia dokumentalean, eta, bertan, etxe bat bilatu nahi da euskal kostan; hain zuzen ere, Man Rayk Emak Bakia film ospetsua filmatzeko erabilitako etxea. Handik 80 urtera, Oskar Alegria etxe horren bila abiatuko da, soilik lau pistarekin: izen misteriotsua, leiho baten fotograma, ate baten beste fotograma bat eta itsasoaren irudia.

"Pailazoak benetan hiltzen dira? Printzesak gutunak erantzuten dituzte? Heriotzaren irudia zaldi zuri baten irudia da? Nora joaten dira hitz zaharrak hiltzen direnean? Galdera horietako batzuk egiten dira La Casa Emak Bakia dokumentalean, eta, bertan, etxe bat bilatu nahi da euskal kostan; hain zuzen ere, Man Rayk  Emak Bakia film ospetsua filmatzeko erabilitako etxea. Handik 80 urtera, Oskar Alegria etxe horren bila abiatuko da, soilik lau pistarekin: izen misteriotsua, leiho baten fotograma, ate baten beste fotograma bat eta itsasoaren irudia.

2013ko Punto de Vista Jaialdian saio berezietariko bat eskainiko zaio pelikula horri, eta zuzendariaren jatorriko hirira iritsiko da, 2012. urtean zehar, honako jaialdi hauetan izan ondoren: BAFICI, Distrital, Edinburgh film festival, Telluride film festival, Donostiako Zinemaldia, FIC Valdivia, Doclisboa, Morelia film festival eta RIDM —Montrealgo dokumentalen jaialdia; bertan, Ohorezko Aipamena eskuratu zuen—.

Oskar Alegriak azaldu duenez, “Emak Bakia! (Utzi bakean! adierazteko aspaldiko euskal esamoldea), berriro idatziko da mirespen ikurrarekin, bihurgunea goratzen, haizea omentzen eta meandroaren ordainetan egiten den oinezko ibilbidearen bitartez. Man Rayk izugarri maite zuen zoria, eta pelikula ustekabeko mila zailtasunetara eramango du; esate baterako, pailazo baten hilobia ezustean aurkitzea, 1910eko postal enigmatikoaren misterioa edo txerrien ametsen inguruko eszena bitxiak agertuko dira. Hori guztia Man Rayren irudietan inspiratuta; alegia, iturri agortezina izango da, Biarritzetik hasi eta Parisa bitarte, zoriak deitutako betazalen castingera joateko".
Etxerako  bidean, sortzeko alderdi ezberdinetarako "Emak Bakia" esamolde  bera erabili duten beste artista batzuk bisitatuko ditu pelikulak. Emak Bakia Baita izena zuen 80ko hamarkadako euskal poesiaren mugimenduak, Bernardo Atxagak eta Ruper Ordorikak zuzendutakoak. Emàk-Bakià izena du florentziar arroparen diseinatzailearen, Andrea Degl’Innocenti izenekoaren, sinadurak. Eta Emak Bakia Madrilgo Abel Hernández musikariaren taldea zen.

Iruindarra eta kazetaria da Oskar Alegria (http://www.oskaralegria.com). Erreportari gisa lanean hasi zen Madrilen, Canal Plus eta CNN+ telebistetako albistegietan. Erredaktorea izan da kultur programetan eta literaturari buruzko saioen koordinatzailea Telemadrid (Los Cinco Sentidos) eta Euskal Telebista (Sautrela) telebista-kanaletan. Dokumental gastronomikoaren alorrean, "Sukalde Maisuak" seriea idatzi eta batera zuzendu du ETBrentzat, Arzak, Subijana, Aduriz, Berasategi eta Arbelaitz sukaldariekin.
2002. urteaz geroztik, bidaien inguruko erreportajeak idazten ditu El Pais egunkariaren El Viajero gehigarrian. Halaber, “Las ciudades visibles” (http://www.oskaralegria.com/entrada.php) izeneko argazkigintzako proiektu artistikoa egin du, Enrique Vila-Matas idazleak bermatuta. 2009. urtetik aurrera, dokumentalen gidoien irakaslea da Nafarroako Unibertsitateko Ikus-entzunezkoen Gidoiaren Masterrean, eta haurrentzat Argazkigintza Abstraktuari buruzko tailerra zuzendu du Txillida-Leku Museoan.

 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.