Bill Brown, Christian von Borries, JP Sniadecki, JL Cienfuegos eta Ana Isabel Santos Strindbergek Punto de Vista 2013 jaialdiko epaimahaia osatuko dute

Bill Brown, Christian von Borries, JP Sniadecki, JL Cienfuegos eta Ana Isabel Santos Strindbergek Punto de Vista 2013 jaialdiko epaimahaia osatuko dute
J.P. Sniadecki
2012/12/24
Punto de Vista-k bere hurrengo edizioko epaimahaia konfiguratua dauka jada. Bill Brown, Christian von Borries, JP Sniadecki, José Luis Cienfuegos eta Ana Isabel Santos Strindberg izango dira Sekzio Ofizialeko sariak hautatzeko arduradunak.

Punto de Vista-k bere hurrengo edizioko epaimahaia konfiguratua dauka jada. Bill Brown, Christian von Borries, JP Sniadecki, José Luis Cienfuegos eta Ana Isabel Santos Strindberg izango dira Sekzio Ofizialeko sariak hautatzeko arduradunak.

Bill Brown
ek dokumental esperimentalak zuzendu ditu lehenengo pertsonan 1990eko hamarkadaren erdialdetik. Bere pelikuletan Iparramerikako paisaiak aztertzen ditu, koordenada geografiko eta koordenada kontzeptualak lotzen saiatuz. Jatorria 1920ko hamarkadako zine-tren sobietarrean duen zinema ibiltarian eta hirurogei eta hamargarren hamarkadako hippyen eta laurogei eta hamargarren hamarkadako punken erromesaldietan inspiratuz, Iparramerika eta Europan zehar ibili da kotxe, tren, autobus eta bizikletaz. 2006ko udan zehar Pedalkadaka bira zinematografikoa burutu zuen Washingtonetik Denverrera bizikletan joanez eta Mexikoko mugan immigrazioari buruzko filmak proiektatuz. 2007an Frantzian zehar bidaiatu zen Sabine Gruffat ikus-entzunezkoen artistarekin pelikula eta bizikleta bira batean, bira horri La Cyclo-Cinémathèque izena jarri zioten. Gaur egun Brown Dukeko Unibertsitateko irakaslea da Mugimenduan dagoen Irudiaren Arte Programan.

Christian von Borries
orkestra zuzendaria, konpositorea eta site-specific proiektu psico-geografiko ekoizlea da. Bere lanak Lucernako Jaialdian, Weimarreko Arteen Jaialdian, Berlineko Volksbühne antzokian, Hanburgoko Kampnagel-ean eta Documenta 12 Jaialdian aurkeztu dira besteak beste. Bere Replay Debussy (2003) albumak Echo saria jaso zuen. The Dubai in Me (2010), bere lehenengo pelikula Marsellako Nazioarteko Dokumental Jaialdian eta FIDen saritua izan zen eta mundu osoko jaialdietan eta hainbat medio digitaletan erakutsi egin zen. Bere bigarren pelikulak, Mocracy – Neverland in Me, lehenengo Klaus Wildenhahn saria jaso berri du Hanburgoko Zine Dokumental Jaialdian (Dokumentarfilmwoche). Von Borries anti-copyright praktiken defendatzaile sutsua da. Gaur egun Berlinen bizi da etxebizitza ekologiko batean. 2011an Núrembergeko Arte Akademiako irakasle bisitaria izan zen. Udazken honetan Potsdameko HFF Zine eta telebista Unibertsitatean egongo da.

J.P. Sniadecki
zinegilea eta Hardvard Unibertsitateko Komunikazio Bitartekoen Antropologia doktorea da. Sniadeckik zine, arte eta etnografiaren bidegurutzean lan egiten du. Bere pelikulak munduko hainbat tokitan proiektatu dira eta hainbat sari jaso dituzte, besteak beste:  Cinéma du Réel jaialdiko Joris Ivens saria Chaiqian (Demolition) dokumentalagatik (Punto de Vista 2010eko sekzio ofizialean lehiatu zena baita ere), edo Urrezko Leopardoa eta Locarnoco Zine jaialdiko epaimahaiaren aipamen berezia Foreign Parts filmagatik, Véréna Paravelek zuzentzen lagundu zuena (Punto de Vista 2011ko Sari Nagusia). Sniadecki de Emergent Visions proiektuaren fundatzaile eta komisarioa da, proiektu zinematografiko horretan Txinako Errepublika Popularreko pelikula independenteak erakusten dira.

José Luis Cienfuegosek Psikologia ikasi zuen Oviedoko Unibertsitatean baina laster zine zikloak programatzen hasi zen. 1995an Gijoneko Nazioarteko Zine Jaialdiko zuzendari izendatua izan zen eta 16 urtez egon zen kargu horretan. Jaialdian egon zen denboran zehar, Cienfuegosek forma eta prestigioa eman zion azkenean zigilu hausle eta berezitzailea duen errekonozimendu handienetako jaialdi bat eta zine independentearen hedapenaren nazioarteko erreferente bat bihurtu zen arte. Cienfuegosek Gijoneko Nazioarteko Zine Jaialdia ezinbesteko hitzordu batean bihurtu zuen bere kalitate eta ausardiagatik. Gaur egun Cienfuego Sevillako Europar Jaialdiko zuzendaria da, kargu horretan 2012an izendatua izan zen.

Ana Isabel Santos Strindberg
Literatura eta Linguistikan lizentziatu zen Sobornako Unibertsitatean eta Artearen Historian Louvre Eskolan. Bere ikasketan kazetari lanarekin bateratu zituen eta aurrerago Portugaleko dokumentalak hedatzera dedikatu zen. 1999 eta 2003 artean João César Monteiro zuzendariaren laguntzaile pertsonal eta zuzendari laguntzaile bezala lan egin zuen Le Bassin de John Wayne, As Bodas de Deus eta Vai-e-Vem laburmetraietan eta 2003an zuzendari horren obra guztiaren DVDaren edizioa koordinatu zuen. Azken urteetan programaziora dedikatu da batez ere: 2000 urtean programazio koordinatzaile bezala eta 2001ean Malaposta Kultur Etxean ospatzen den Amascultura Nazioarteko Zine Dokumental Jaialdiko komisio exekutiboan. 2004an DocLisboa-ko selekzio taldean eta junta exekutiboan sartu zen eta gaur egun, gainera, Malaposta Kultur etxeko programazio arduraduna da, bertan hainbat zine tailer antolatzeaz arduratzen da baita ere. Horretaz gain, Apordoz Portugaleko Dokumental elkartearen zuzendaritza batzarreko. kidea da.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.