Heterodocsias Rewind-ek José María Berzosa zinegile erbesteratua omenduko du

Heterodocsias Rewind-ek José María Berzosa zinegile erbesteratua omenduko du
Jose Maria Berzosa
2012/12/24
Jaialdiak gure iraganeko zine ikusezinenari irekitzen dion espazioa aurten José María Berzosa figuran oinarrituko da, anti-frankismoa zela eta 1956ean Parisera erbesteratu zen zinegilea.

Jaialdiak gure iraganeko zine ikusezinenari irekitzen dion espazioa aurten José María Berzosa figuran oinarrituko da, anti-frankismoa zela eta 1956ean Parisera erbesteratu zen zinegilea.

Selekzioak errealizatzailearen hiru lan erakutsiko ditu, Luis E. Parés historialariak hautaturikoak eta 1972 eta 1976 artekoak: Rouge greco rouge (1972) luzemetraia, hurbilpen bat Gaztelako lurra eta horren herentzia garratzera El Grecoren figurarekin aitzakia gisa; Telebista Frantsesarentzako sorturiko Espagnes telesailaren kapitulu bat, serie hori Cid, Don Juan eta Don Quijoteren figuretan oinarritutako hiru kapituluz osatzen da. Kasu honetan, hautaturiko kapitulua lehenengoa da, Comment se debarraser des restes du Cid (1973) titulua duena. Berzosaren lana trilogia horretan mito batzuk desmuntatu eta berriro eraikitzea izan zen, mito horiek erregimen frankistak erabili baitzituen Espainiako kulturaren betiko balore unibertsal gisa. Hautaturiko hirugarren pelikula ¡Arriba España! (1976) da, horretan Berzosa Espainiako Gerra Zibilera eta diktadurara hurbiltzen da begirada korrosibo eta kritiko batekin, artxiboko materialak, albisteak eta dokumentalak erabiliz eta garaiko pertsonai politikoei egindako elkarrizketekin tartekatuz.

José María Berzosa bere Pariseko bizilekutik Iruñera etorriko da omenaldi honetara joateko. Zine kritikaria izan da, Jean Renoiren zuzendaritza laguntzailea, gidoilaria Frantziako telebistarentzat eta, batez ere, ibilbide luzea duen errekonozimendu handiko dokumentalista. Frantziako Telebista hezigarriarekin kolaboratu du, hainbat fikzio luzemetrai burutu ditu, errealitatea eta fikzioa nahasteko gaitasun originalagatik miretsiak izan direnak eta irakaslea izan da hainbat eskolatan, aipagarrienak La Femis (Paris) edo San Antonio de los Baños (Kuba) izanik. 2005 urtean, José María Berzosak Punto de Vista jaialdiko lehenengo edizioan parte hartu zuen eta  bertan Pinochet et ses trois generaux (2004) luzemetraia aurkeztu zuen, Txileko diktadorearen eta bere ordezkarien kontzesiorik gabeko erretratu ironikoa.
 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.