Las trampas del tiempo, Foco Punto de Vista urtarrilerako jaialdiaren aperitibo gisa

<i>Las trampas del tiempo</i>, Foco Punto de Vista urtarrilerako jaialdiaren aperitibo gisa
Papirosen
2012/12/24
Urtarrilean Nafarroako Filmotekako aretoak Foco punto de Vista jaialdiaren hirugarren edizioa jasoko du, jaialdi hau 2010eko azaroan jaio zen jaialdiaren presentzia otsailetik haratago hedatzeko. Oraingoan, eta Las trampas del tiempo tituluarekin, lau pelikulek memoria, historia eta iraganaren arteko harremanei buruz hitz egiten dute: denborak beti jokatzen digu jokaldi maltzurren bat, eta gure oroimenak marrazten dituen tramak tranpak baino ez dira. Oroitzen dugun hori agian ez zen izan, edo behintzat ez zen gure oroimenean marrazten den bezala izan. Izan zena eta oroitzen denaren arteko distantzia handitzen da, baina inoiz ez gara kapazak izango hori zehaztasunez neurtzeko.

Ahaztea, memoria eta imajinazioa konbinatzen dituen foku bat, hiru horiek gabe ezinezkoa baita oroimena. Eta oroimena memoria baino gehiago denez eta inoiz ez denez errealitatearen transposizio literala izango, hainbat obra literario eta zinematografiko handiei eman die leku. Lau pelikula hauek Mercedes Moncadak Nikaraguako iraultzari lehen pertsonan egindako erretratutik, Pedro Marquesen aitita-amamen bakarrizketara A nossa forma de vida filman, eta Gastón Solnickiren home cinema-tik igaroz Papirosen filmarekin, edo lehenengo pertsonan egindako zinearen klasikoa eta Punto de Vistari fidela zaion Ross McElweerekin elkartuz berriro, bere duela gutxiko  Photographic Memory filmaren bidez. Horrela, Las trampas del tiempo jaialdiaren zortzigarren edizioaren aurrerapen gisa aurkezten da. Azken hori honen amaiera eta hiru aste beranduago izango da.

Pelikulak urtarrileko ostegunetan proiektatuko dira Nafarroako Filmotekan 20:00etan eta hurrengo egutegiaren arabera:

- Urtarrilak 10. Photographic Memory (Ross McElwee)
- Urtarrilak 17. Palabras Mágicas (para romper un encantamiento) (Mercedes Moncada Rodríguez)
- Urtarrilak 24. Papirosen (Gastón Solnicki)
- Urtarrilak 31. A nossa forma de vida (Pedro Filipe Marques) 

Informazio gehiago: www.filmotecanavarra.com

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.