Punto de Vistak Espainian aurkeztuko ditu Thom Andersen eta Stephen Dwoskinen azken pelikulak

 Punto de Vistak Espainian aurkeztuko ditu Thom Andersen eta Stephen Dwoskinen azken pelikulak
Age is...
2012/12/10
Punto de Vista dagoeneko hasi da jaialdiaren 8. edizioan ikus ahal izango diren izenburu batzuk ixten. Erdialdea atalaren barruan, jaialdian klasikoak diren izenen azken pelikulak aurkeztuko dira: Thom Andersen-en Reconversão eta Stephen Dwoskin-en Age is…

Punto de Vista dagoeneko hasi da jaialdiaren 8. edizioan ikus ahal izango diren izenburu batzuk ixten. Erdialdea atalaren barruan, jaialdian klasikoak diren izenen azken pelikulak aurkeztuko dira: Thom Andersen-en <i>Reconversão</i> eta Stephen Dwoskin-en <i>Age is…</i>

Ipar Amerikako Thom Andersen zinemagilearen Reconversão filma Portugalgo Vila do Conde jaialdiaren produkzioa da, hogeigarren urteurrena dela-eta egina, eta Eduardo Souto Mora portugaldar arkitektoaren 17 eraikin eta proiektu irudikatzen ditu, haren ohar eta Andersen-en kameraren bitartez.
Teknikoki, Reconversão filmak proto-zinearen gordintasuna zine digitalaren hiperrealismoarekin konbinatzen du. Segundoko soilik frame bat edo bi harrapatzeak eta ondorengo irudien animazioak, Eadweard Muybridge aitzindariaren ildotik, bereizmen handiagoa sortzen du, baina ez nahitaez errealismo handiagoa.

Stephen Dwoskin-en Age is… azken pelikula aurpegi eta silueta zaharkituen ehundura, edertasun eta berezitasunaren oda da, xehetasun txikien behaketa luzeen poema hipnotikoa: keinu bat, etenaldi bat, begirada bat, une bat. Zahartzaroaren eta gainbeheraren erretratua; bertan, intimitatea protagonista izango da, aurpegi eta protagonista guztiak Dwoskin beraren hurbileko lagunak eta senideak izateagatik. Dwoskin-ek bere burua ere erretratatuko du haren azken pelikulan.

Thom Andersen Los Angelesen bizi izan da haren bizitzako zatirik handienean. 1960 hamarkadan, Melting (1965) eta Olivia’s Place (1966) bezalako film laburrak egin zituen. 1974. urtean, Eadweard Muybridge, Zoopraxographer egin zuen; hau da, Muybridgeren argazkiei  buruzko lana. 1995ean, Noël Burch-ekin batera, Red Hollywood filmatu zuen, Hollywoodeko Zerrenda Beltzeko biktimen obra zinematografikoa esploratzen duena. 2003. urtean, berriz, Los Angeles Plays Itself filmatu zuen, Los Angelesen eta zinean izan duen irudiaren inguruko izenburua; film horri esker, sari ugari eskuratu zituen, eta La forma que piensa atzera begirakoan parte hartu zuen Punto de Vistaren 2007ko Jaialdian. 2011. urtean, Punto de Vistak Get Out of the Car azken pelikula aurkeztu zuen Espainian. 1987. urteaz geroztik, konposizio zinematografikoko irakasle bezala lan egiten du Californiako CalArts Arteen Institutuan.

Age is…
Stephen Dowskin-en azken pelikula da. Londresen hil zen 2012ko ekainaren 28an. New York-eko zinemagileak polioa harrapatu zuen 9 urte zituela, eta bizitza osorako ezinduta geratu zen; gertaera hori haren filmografian zehar islatuko da. 1964. urtean, Erresuma Batura joan zen Fullbright bekadun moduan, eta The London Filmmakers Cooperative zine independentearen mugimenduaren bultzatzaile egin zen. Denbora batez, pelikula subjektiboetan eta esperimentaletan egin zuen lan, eta, beranduago, artistei buruzko dokumentaletan. Fikziozko pelikulak egin zituen, Wedekind’s Tod und Teufel-en egokitzapena eta beste batzuk. Horietan haren minusbaliotasuna agertuko da lehen planoan (Behindert) edo gizarte normalizatuan ezintasunak eragindako nahasmenduak emaitza komikoekin (Outside In). Dwoskin-ek 2008an parte hartu zuen Erdialdea atalean The Sun and the Moon film luzearekin.


 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.