Punto de Vistaren 2013ko edizioan, Thomas Heise zinemagile alemaniarra omenduko da, eta, horretarako, atzera begirako zabala eskaintzeaz gain, liburu bat argitaratuko da

Punto de Vistaren 2013ko edizioan, Thomas Heise zinemagile alemaniarra omenduko da, eta, horretarako, atzera begirako zabala eskaintzeaz gain, liburu bat argitaratuko da
Thomas Heise
2012/12/10
Punto de Vistaren 2013ko edizioan, Alemaniako Thomas Heise zinemagilearen atzera begirako zabala aurkeztuko da; hau da, zatitutako Alemaniaren bateratze-prozesua markatu zuten hausturen eta jarraipenen kronistarena. Egilearen inguruan Espainian egiten den lehen atzera begirako osoena izango da; horrez gain, liburu monografikoa argitaratuko da Punto de Vista bildumaren barruan.

Punto de Vistaren 2013ko edizioan, Alemaniako Thomas Heise zinemagilearen atzera begirako zabala aurkeztuko da; hau da, zatitutako Alemaniaren bateratze-prozesua markatu zuten hausturen eta jarraipenen kronistarena. Egilearen inguruan Espainian egiten den lehen atzera begirako osoena izango da; horrez gain, liburu monografikoa argitaratuko da Punto de Vista bildumaren barruan.

Thomas Heise Ekialdeko Berlinen jaio zen 1955. urtean. Zuzendari laguntzaile ikasten hasi zen DEFAn (Potsdam Babelsberg-ko Film Luzeen Estudio Zinematografikoa) 1975. urtean, eta 1978tik 1983ra Zina eta Telebista ikasketak egin zituen. 1983. urtean, lehen pelikula egin zuen Why a film about such people?, merkatu beltzean aurkitutako materialekin, eta debekatua izan zen 1990. urtera bitarte. Geroztik, antzerki, irrati eta zine dokumentaleko idazle eta zuzendari gisa lan egin du. Dokumentalista moduan, ekialdeko Alemaniako gizarteko klase behartsuen erretratuan oinarritu zen, 80ko hamarkadan, horma erori arte. Une horretatik aurrera, bateratzearekin biztanleria zibileko talde horiek izandako ondorio suntsitzaileenak erakutsi zituen pelikuletan. Azken urteetan, gai eta geografia gehiago landu ditu.
Atzera begirakoan Heiseren lanik garrantzitsuenetariko batzuk berreskuratu dira, lehen nahiz bigarren etapakoak. Mein Bruder / My Brother lanean, Ekialdeko Alemaniako salaketak jorratuko dira; Eisenzeit / Ironage lanean, herrialdean bateratzearen ondoren  ezkutuan zen nazismoaren gaia landuko du. Hain zuzen ere, Alemania garaikidearen ideia konplexua eratzen lagunduko dute. Aldiz, Die Lage / Condition edo berriagoa den Gegenwart / Consequence pelikulak azken etapakoak dira, eta alemaniar gizartearen gaineko beste begirada kritiko bat eskaintzen dute; hots, bateratze-prozesua zigilatuta, XXI. mendearen dimanika berrietan sartuko den Alemaniarena.
Zikloaz gain, Punto de Vistak liburu bat argitaratuko du, eta bertan Thomas Heiseren irudia sakon aztertuko da, Punto de Vista Bildumako  beste liburuen ereduari jarraiki. Kasu honetan, liburua Olaf Möller-ek koordinatu du; hots, Alemaniako izen handiko kritikaria eta programatzailea, tarteka Cinema Scope edo Film Comment aldizkarietan idatziko duena (azken horretan Europarako editorea da 2004. urteaz geroztik). Argitalpenean, Javier Estrada, Ivette Löcker eta Andreas Goldstein-ek idatzitako testuak agertzen dira; baita ere, Heise beraren testuak, lagunenak, sendikoenak eta haren kolaboratzaileenak, orain arte argitara gabeak, ingelesez nahiz gazteleraz. Obrarekin Thomas Heiseren lan dokumentalari buruzko mosaiko bat egin nahi da; aldi berean, Alemaniaren historia berriarekin duen harremanaren inguruko eta —oraindik ere– apurtutako herrialdearen erretratuari buruzko hausnarketa eskaini nahi da.
2010. urteaz geroztik egin den moduan, bildumako liburu guztiak bezala, ingelesez eta gazteleraz argitaratuko da, Heiseren lana nazioartean hedatze eta ezagutzera emate aldera.

 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.