Unibertsitatea Punto de Vistan

  Unibertsitatea Punto de Vistan
2012/12/10
Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zortzigarren edizioak berriro ere topaketa-gune izan nahi du fikziozkoa ez den zinemako azken berrietan interesatuta dauden unibertsitarioekin elkartzeko.

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zortzigarren edizioak berriro ere topaketa-gune izan nahi du fikziozkoa ez den zinemako azken berrietan interesatuta dauden unibertsitarioekin elkartzeko.

Datorren edizioa 2013ko otsailaren 19tik 24ra bitartean izango da Iruñean, eta gonbita luzatuko die Espainiako 9 unibertsitate eta zinema-eskolatako ikasleei, hots, ikus-entzunezkoekin oro har lotuta dauden ikasketak egiten dituztenei, jaialdiko saio guztietara doan joateko akreditazioa lortzeko. Zehazki, zentroak ondorengoak dira: ECAM, Madrilgo Komunitateko Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskola; ESCAC, Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals; UAB, Bartzelonako Universitat Autònoma; Madrilgo Carlos III. Unibertsitatea; Nafarroako Unibertsitatea; NUP, Nafarroako Unibertsitate Publikoa; EHU, Euskal Herriko Unibertsitatea; Juan Carlos Erregea Unibertsitatea; eta URV, Universitat Rovira i Virgili.

Ikastetxe bakoitzetik 15 ikaslek parte hartuko dute, eta, akreditazioarekin batera, jaialdiaren zortzigarren edizioko materiala jasoko dute.

Punto de Vistak zazpi edizio izan ditu, eta gure herrialdean ez ezik, atzerrian ere erreferentea izatera iritsi da fikziozkoa ez den zineman. Urte horietan zehar, atzera begirakoak eskaini dizkie Ermano Olmi, James Benning edo Jem Cohen bezalako zinemagileei; dokumental esperimentalean Espainian garrantzi handia duten zinemagileei beren lanak estreinatzeko aukera eskaini die (Andrés Duque, Virginia García del Pino, Isaki Lacuesta edo ‘Los hijos’ taldea); eta zikloak zein argitalpenak eskaini dizkie Japoniako dokumentalaren historiari edo dokumental feministaren moduei.

Jaialdiaren inguruan informazioa gehiago nahi izanez gero, web orrialdea bisita dezakezue, Newsletter-era harpidetu edo profil sozialak jarraitu Facebook eta Twitter sare sozialetan.

 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.