Albisteak

Punto de Vista nazioarteko mintegian izena emateko epea irekita jarraitzen du
13.11.19

Punto de Vista nazioarteko mintegian izena emateko epea irekita jarraitzen du

Azaroaren 4tik eta otsailaren 14 arte Punto de Vista nazioarteko Mintegian izena emateko epea irekita egongo da. Mintegia 2014ko otsailaren 19, 20, 21 eta 22an ospatuko da. Iruñak hitzordu berria hartuko du fikziozkoa ez den zinemarekin, Ignacio Agüero (Txile) eta Pema Tseden (Txina) protagonistak dituela. Mintegian zinemagile horien atzera begirako erakusketa izango da ikusgai. Gainera, X Films proiektuaren edizio berri bat, eta amaiera-ekitaldi berezia antolatuko dira larunbatean.

Gehiago irakurri

  Chus Domínguez, Pablo Iraburu eta Tess Renaudo-k osatuko dute X Films 2014 Proiektuaren hautaketa...
13.11.19

Chus Domínguez, Pablo Iraburu eta Tess Renaudo-k osatuko dute X Films 2014 Proiektuaren hautaketa-batzordea

Punto de Vistak X Films Proiektuaren laugarren deialdia ospatuko du otsailan, Punto de Vista Nazioarteko 2014ko Mintegiaren ekitaldian zehar. Proiektu honen helburua jaialdiak aurretik aukeratutako artistek aurkeztutako filmen artean proposamen bat aukeratzearena da. Iaz, aukeratutako proiketua Kataluniako Francina Verdés zuzendariaren La Tradición filma izan zen.

Gehiago irakurri

Eloy Domínguez, Aitor Gametxo eta Mercedes Mangrané X Films 2014ko deialdi berrian parte hartuko d...
13.11.19

Eloy Domínguez, Aitor Gametxo eta Mercedes Mangrané X Films 2014ko deialdi berrian parte hartuko duten artistak izango dira

X Film Proiektuaren laugarren edizioak jada aukeratu ditu aurten parte hartuko duten hiru artista: Eloy Domínguez, Aitor Gametxo eta Mercedes Mangrané. Hirurak bere proiektuak aurkeztuko dituzte 2014ko otsailan, Punto de Vista Nazioarteko Mintegian zehar, eta baita bere aurreko lanen hautaketa ere. Aurkeztutako hiru proiektuen artean, bat bakarrik izando da aukeratuko dena 2014ean zehar ekoizteko.

Gehiago irakurri

Punto de Vista jaialdiak nazioarteko zinema-mintegia egingo du 2014ko otsailaren 19tik 22ra
13.10.31

Punto de Vista jaialdiak nazioarteko zinema-mintegia egingo du 2014ko otsailaren 19tik 22ra

Iruñak otsailean hitzordu berria hartuko du fikziozkoa ez den zinemarekin. Punto de Vista jaialdiak mintegi bat eskainiko du Ignacio Agüero (Txile) eta Pema Tseden (Txina) zinemagileak protagonistak dituela; horiek Iruñan izango dira beren filmak aurkezteko, bertaratuekin eztabaidatzeko eta zinemari buruzko hausnarketa egiteko. Mintegian izena emateko epea datorren azaroaren 4an irekiko da.

Gehiago irakurri

Ignacio Agüero: izotzezko ametsak
13.10.31

Ignacio Agüero: izotzezko ametsak

Ignacio Agüero zinemagile bihurtutako arkitektoa da, arkitekto izatea ekidin ezin duena, zinemagile izateari uzteko borrokatzen duen bitartean. Borroka zaila baina emankorra. Como me da la gana aitorpen zintzoagoa da, 1985ean sinatzen duen filma; bertan, zuzendariz zuzendari zinema zergatik eta zertarako egiten duten galdetuz doa, baina ez du erantzun garbirik jasotzen eta Agüero berak ere ez daki zergatik egiten duen film-galdera hori. Arkitektoa denez, espazioa kasik bere proiektu guztietan sartzen da; batzuetan, Santiagoko auzo bat da desagertzen dena eta itsasoan galdutako azkena lurperatzen du Aquí se construye filmean; beste batzuetan, bertan bizi diren biztanlez baino oroitzapenez gehiago beteta dagoen herrixka bat La mamá de mi abuela le contó a mi abuela filmean eta, beste batzuetan, inorena ez den eta etxeko atearen atalaseak osatzen duen lurralde hori El otro día filmean. Zinemagile gisa, Ignacio Agüero-k zinemagilea desagertuko den eta filma bere kabuz eraikiko den filma lortzearekin amesten duela aitortzen du. Autoarkitektura, beraz. Soluzioa merkea bezain eraginkorra den gidoilaria, Azar deitua, lanean jartzen duenean iristen da. “Una película hecha sobre la gente que toca el timbre de mi casa” filmean, zinemagile txiletarrak bere etxeko atea jotzen duten guztiei bisita itzultzea erabakitzen du eta bi mundu azaltzea lortzen du, hots: barnekoa, argi apetatsuekin eta itzal sendoekin eta, kanpokoa, ahalik eta ondoen diseinatutako Santiagorena: nahi gabe.

Gehiago irakurri

Pema Tseden, elur zaharra
13.10.30

Pema Tseden, elur zaharra

Animaliak dira Pema Tseden-en zinema hobekien sailkatzen dutenak. Bere azken filmean, Old Dog, hiriko mafiek irrikatzen zuten artzaintzako mastin zaharrari dedikatua, bere zinemagile karreran une fundazional bat dago: ardi bat artaldetik kanpo geratzen da, taldetik hesi batek bereizten duela; plano luze batean zehar alanbre-hesian zehar zulo bat bilatu nahian ibiltzen da bere artaldearekin itzultzeko. Galdutako ardia banandurik daukan hesian gora eta behera dabil etsita; bien bitartean, bere taldekideak horizontean urruntzen dira eta begi bistatik galtzen ditu. Minutuetako iraupena duen plano luzea, inolako Eten / Ekin gabe, non, errealitatea enigma-kutsu osoarekin sartzen den. Zuzendari tibetarrak honako hau azpimarratzen du: “nirea fikzioa da eta ez dokumentalak egitea”, baina bide okerretik doan ardiak bete-betean salatzen du: errealitateak atea jotzen duenean, mise en scène desagertu egiten da eta planoari errealitateak eskatzen duen arte eusten zaio. Fikzio faltsua, beraz.

Gehiago irakurri

Poloniako Marcin Ryczek argazkilariaren irudi batek Punto de Vista Naziarteko bigarren Mintegia ilus...
13.10.29

Poloniako Marcin Ryczek argazkilariaren irudi batek Punto de Vista Naziarteko bigarren Mintegia ilustratuko du

Punto de Vista Nazioarteko bigarren Mintegiak jada bere kartela badu hurrengo ediziorako. 2007ko zinemaldian hasitako ohiturarekin jarraituz, argazkilari profesional baten irudia aukeratzearena edizio bakoitza ilustratzeko, oraingoan Marcin Ryczek-en argazkia aukeratu da, A Man Feeding Swans in the Snow. Argazkilariak, Polonian jaiotakoa, irudiaren eskubideak Punto de Vistari eman dizkio bere mintegiaren bigarren edizioaren irudi bihurtzeko. Mintegia Iruñan ospatuko da 2014ko otsailaren 19tik 22ra arte. Sharon Lockhart, Clemente Bernard, Matías Costa, Ellen Koi, Vicent Fournier, Aaron Huey eta Bill Brown izan dira orain arte beste edizioekin elkarlanean aritu direnak.

Gehiago irakurri

<i>Dime quién era Sanchicorrota</i>, Toulouseko Jaialdian saritutako filma, hainbat zinema-jaialdit...
13.10.22

Dime quién era Sanchicorrota, Toulouseko Jaialdian saritutako filma, hainbat zinema-jaialditan barrena ibiliko da udazken honetan

Dime quién era Sanchicorrota, Jorge Tur-en filma eta Punto de Vista Jaialdiak X Films proiektuaren baitan ekoiztuak, bere ibilbideari jarraitzen dio zinema-jaialdietan. Transcinema Jaialdi perutarrean (Oroimena eta sentsibilitateak Saria), Alcances espainiarrean (Aipamen Berezia eta Film Luze Onenarentzako Uptofest Banaketa Saria) eta Toulouseko Cinespaña frantziarrean (film dokumental onenaren saria) lortutako sarien ondoren, filmak bere merkataritza-estreinaldia Cineteca Madrid-en izango du azaroaren 21etik aurrera; horretaz gain, laster, Sevilla, Lisboa, Coruña, Donostia, Bartzelona, Santiago eta Tübingen-en (Alemania) ere ikusi ahal izango da.

Gehiago irakurri

Baimen osoa Punto de Vista Jaialdiari Cerbère-n
13.10.22

Baimen osoa Punto de Vista Jaialdiari Cerbère-n

Patrick Viret, Cerbère-Portbou-eko Rencontres Cinématographiques Topaldiko zuzendariak, non, duela hamarkada batetik hona Frantziako zinema dokumentaleko jaialdirik onenek parte hartzen duten, datozen edizioetarako Punto de Vista Jaialdia gehitzea erabaki du. Hitzordua beti urrian izaten da Frantziako mugan dagoen herriko Belvédère du Rayon Vert hotel historikoan. Topaketa horretan, jaialdi bakoitzak beren programetan eskainitako film labur eta luze bana aukeratzen ditu, Cerbère-Portbou-eko ikusleen aurrean aurten aurkeztu nahi dituen nabarmendutako bi obra. Ohikoen artean, Centro Pompidou-ko Cinéma du Réel, FID Marseille eta Argelès-sur-mer-eko Cinémaginaire ditugu eta CCCB-Bartzelonako L´Alternativa-k ere parte hartzen du.

Gehiago irakurri

Oskar Alegria, on the judging panel for Sarajevo and Montréal
13.10.22

Oskar Alegria, on the judging panel for Sarajevo and Montréal

Oskar Alegria gure zuzendari artistikoaren epaimahaikide-karrerak aurrera darrai. Donostiako azken Zinemaldiko Zuzendari Berrien ataletik igaro ondoren, non, tribuna Marina Stavenhagen, Carmen Cobos, Karel Och eta Sophie Mirouze-rekin konpartitu zuen, Oskar Alegria, azaroan, Sarajevoko Pravo Ljudski Jaialdiko eta Montrealeko Rencontres Internationales du Documentaire de Montréal Topaldiko epaimahaikide izango da; biak ere, hitzordu garrantzitsuak Balkanetako zinema independentean eta Iparramerikako zinema dokumentalean.

Gehiago irakurri

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.