Albisteak

Punto de Vista bere nazioarteko film mintegia ospatuko du 2014ko otsailan
13.10.22

Punto de Vista bere nazioarteko film mintegia ospatuko du 2014ko otsailan

Iruñak hartuko du ez-fikziozko film bilera berri bat 2014an. Punto de Vista bere mintegiaren edizio berri bat prestatzeko lanean ari da, jaialdiko deialdi baten eta bestearen arteko zubi-lana egiten duen irakaskuntzarako eta filmak erakusteko topaketa, zinemaldia bi urtean behin ospatzen baita orain.

Gehiago irakurri

Oskar Alegria izango da Punto de Vista zinema dokumentaleko jaialdiko zuzendari artistiko berria
13.06.18

Oskar Alegria izango da Punto de Vista zinema dokumentaleko jaialdiko zuzendari artistiko berria

Josetxo Cerdanen etapa amaitu da eta, datozen lau urteetan, Oskar Alegria arduratuko da Punto de Vista Jaialdiko zuzendaritza artistikoaz. Jaialdiak, beraz, zuzendaritza bikoitzaren politikari eutsiko dio: zuzendaritza artistikoa (aldian-aldian aldatuko da) eta zuzendaritza betearazlea izango ditu. Aldi berri honetan Ana Herrera izango da zuzendari betearazlea; lehen ere lan horretan aritua da, 2005etik 2010era. Jaialdia Nafarroako Gobernuak antolatzen eta finantzatzen du, INAAC Fundazioaren bitartez. Punto de Vista Jaialdiaren barruan, 2014ko otsailean nazioarteko mintegi bat egingo da (laster emango dugu aditzera zein egunetan).

Gehiago irakurri

8.000 ikusletik gora Punto de Vista jaialdiaren zortzigarren edizioan
13.03.07

8.000 ikusletik gora Punto de Vista jaialdiaren zortzigarren edizioan

Behin jaialdiaren zortzigarren edizioa amaituta, Iruñan egindako 70 zinema-emanaldietara joan diren ikusleen zifrek Punto de Vista-rentzako erronka berri batez hitz egiten dute, aurten 2012ko mintegiaren ondoren, jaialdi-formatura itzuli baita. Horrela, Punto de Vista 2013an programatutako aretoetan eta ekitaldietan, guztira, 8.490 ikusle joan ziren, aldiz, 6.106 ikusle hurbildu ziren 2011n, 5.236 2010ean edo 4.353 2009an. Bost urte eskasetan, Punto de Vista-k bikoiztu egin du publikoa.

Gehiago irakurri

Punto de Vista 2013 jaialdiaren Irabazleak
13.02.24

Punto de Vista 2013 jaialdiaren Irabazleak

Epaimahai ofizialak, Christian von Borries, Bill Brown, José Luis Cienfuegos, Ana Isabel Santos Strindberg eta J.P. Sniadecki-k osatuta, Sekzio Ofizialean aurkeztutako lan guztiak ikusi ondoren sari hauek banatzea erabaki du:

Gehiago irakurri

Eduardo Coutinho eta Jorge Tur, PDV jaialdiaren 8. edizioa inauguratu eta ixteko
13.02.08

Eduardo Coutinho eta Jorge Tur, PDV jaialdiaren 8. edizioa inauguratu eta ixteko

Punto de Vista jaialdiaren zortzigarren edizioa Iruñean hasiko da datorren otsailaren 19an, asteartean. Inaugurazio ofiziala As Canções lanarekin egingo da, Eduardo Coutinho gonbidatutako izarretako baten azken filmarekin. Jaialdia ixteko, Dime quién era Sanchicorrota estreinatuko da, Jorge Tur-en lehen film luzea, 2012ko X Film Proiektuaren emaitza.

Gehiago irakurri

Sarrerak, eskuko programa eta Punto de Vista jaialdiko ikus-entzuleen eskura dauden beste material b...
13.02.08

Sarrerak, eskuko programa eta Punto de Vista jaialdiko ikus-entzuleen eskura dauden beste material batzuk.

unto de Vista jaialdiko sarreren salmenta (http://www.puntodevistafestival.com/es/ultima_edicion.asp) datorren larunbatean hasiko da, otsailaren 9an. Saio bakoitzeko txartelak 4 eurokoak izango dira, edo 5 saiorako 15 euroko abonua erosi ahal izango da.

Gehiago irakurri

Epea ireki da Punto de Vistaren 8. edizioaren akreditazioak eskuratzeko. Jaialdia otsailaren 19tik 2...
13.01.10

Epea ireki da Punto de Vistaren 8. edizioaren akreditazioak eskuratzeko. Jaialdia otsailaren 19tik 24ra bitarte egingo da.

Gaurtik hasita, hots, urtarrilaren 10etik otsailaren 8ra bitartean, profesionalek eta kazetariek aukera izango dute Punto de Vistaren zortzigarren ediziorako akreditazioa egiteko, jaialdiaren web orrialdearen bitartez.

Gehiago irakurri

<i>Eduardo Coutinho: mirada y voz</i> deitzen da Brasilgo zuzendariaren atzera begirakoa 2013ko PdVn...
13.01.09

Eduardo Coutinho: mirada y voz deitzen da Brasilgo zuzendariaren atzera begirakoa 2013ko PdVn

Punto de Vistaren 2013ko edizioan, Eduardo Coutinho zinemagilearen atzera begirako laburra aurkeztuko da; hau da, azken hiru hamarkadetako Brasilgo dokumentalista gisa ezagutzen denarena, 1985. urtean aurreko hamarkadan amaitu gabeko proiektua berreskuratu zuenetik. Cabra marcado para morrer lanak Brasilgo eta Latinoamerikako izenburu nagusienetariko bat izaten amaitu zuen.

Gehiago irakurri

<i>A Spell to Ward Off the Darkness</i>, Ben Rivers eta Ben Russell-en artean espero zen lankidetza ...
13.01.08

A Spell to Ward Off the Darkness, Ben Rivers eta Ben Russell-en artean espero zen lankidetza Punto de Vistaren 2013ko saio berezian

Punto de Vistak Ben Rivers eta Ben Russell errealizadoreek elkarrekin egindako lehen film luzeari eskainitako saio berezia emango du 2013. urtean; A Spell to Ward Off the Darkness work in progress eran aurkeztuko da.

Gehiago irakurri

Marina Díazek, Carolina Lópezek eta María Zamorak osatuko dute 2013 X Films proiektuko hautapen-b...
13.01.08

Marina Díazek, Carolina Lópezek eta María Zamorak osatuko dute 2013 X Films proiektuko hautapen-batzordea

Punto de Vistak otsailean egingo du X Films proiektuaren laugarren deialdia. Heterodocsias atalean kokatzen da, eta proiektuaren helburua da hiru errealizadore gazteek egindako proposamenen artean adituen batzordeak hautatutako ikus-entzunezko lana ekoiztea. Kasu honetan Greta Alfaro, Lois Patiño eta Francina Verdés autoreak deitu dira, eta proiektuak defendatu beharko dituzte ikus-entzunezko arloko hiru profesional hauek osatutako batzordearen aurrean: María Zamora, Marina Díaz eta Carolina López.

Gehiago irakurri

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.