8.000 ikusletik gora Punto de Vista jaialdiaren zortzigarren edizioan

8.000 ikusletik gora Punto de Vista jaialdiaren zortzigarren edizioan
2013/03/07
Behin jaialdiaren zortzigarren edizioa amaituta, Iruñan egindako 70 zinema-emanaldietara joan diren ikusleen zifrek Punto de Vista-rentzako erronka berri batez hitz egiten dute, aurten 2012ko mintegiaren ondoren, jaialdi-formatura itzuli baita. Horrela, Punto de Vista 2013an programatutako aretoetan eta ekitaldietan, guztira, 8.490 ikusle joan ziren, aldiz, 6.106 ikusle hurbildu ziren 2011n, 5.236 2010ean edo 4.353 2009an. Bost urte eskasetan, Punto de Vista-k bikoiztu egin du publikoa.

Behin jaialdiaren zortzigarren edizioa amaituta, Iruñan egindako 70 zinema-emanaldietara joan diren ikusleen zifrek Punto de Vista-rentzako erronka berri batez hitz egiten dute, aurten 2012ko mintegiaren ondoren, jaialdi-formatura itzuli baita. Horrela, Punto de Vista 2013an programatutako aretoetan eta ekitaldietan, guztira, 8.490 ikusle joan ziren, aldiz, 6.106 ikusle hurbildu ziren 2011n, 5.236 2010ean edo 4.353 2009an. Bost urte eskasetan, Punto de Vista-k bikoiztu egin du publikoa.

Jaialdiak, gainera, eguneko ikusle-kopuruaren bataz bestekoa kasik %40an gehitu du aurreko edizioarekiko, egunean, 1.415 ikuslerekin 2013ko edizioan. 2011n, egunean, 1.017 ikusle izan ziren. Gehikuntza horretan, inolako zalantzarik gabe, iruindarrek aurten Punto de Vista jaialdiari egin dioten harrera beroak eragina izan du. Aurreko urteetan jaialdiak Espainiako beste toki batzuetako, Europako nahiz Estatu Batuetako ehunka zinemazale, kritikari eta egile konbentzitzea eta erakartzea lortu bazuen, 2013an, zinema-aretoek askotariko publikoa eta heterogeneoa hartu dute, zeintzuen artean, ohiko bisitariak, horietako asko jaialdiaren benetako zaleak, eta iruindar eta nafar ugari zeuden. Horrela, Punto de Vista ikus-entzunezkoen erreferentzia eta topagune eta gogoeta-gune bihurtzen da eta hiriko kultur ehunaren integrazioan aurrera egiten du.

Halaber, jaialdiak kultur eta gizarte-gertakarien goi-denboralditik urrun dagoen hilabete batean, otsailean, kulturaren inguruan jarduera ekonomikoa sortzeko duen gaitasuna ere azpimarratu behar da. Horrela, Punto de Vista 2013 jaialdiak ikus-entzunezko 174 profesional, 9 unibertsitate eta zinema-eskola desberdinetako zinema eta ikus-entzunezko goi-mailako ikasketetako 135 ikasle, 65 kazetari eta zinema-kritikari, zeintzuetatik 45 Espainiako beste autonomia erkidegotatik edo atzerritik etorriak ziren, akreditatu ditu. Bisitariek jaialdian, bataz beste, lau eguneko egonaldia egin dute; guztira, 252 ostatu-gau kudeatu ditu zuzenean Punto de Vista-k Iruñako bi hoteletan eta horiei Nafarroako hiriburuko erdiguneko beste zenbait hotel, ostatu eta pentsioetan banatuta egon diren bisitariak gehitu behar zaizkie, Punto de Vista-ri galdetu ostean horietara bideratuak izan direnak

Era berean eta prentsan, irratian eta telebistan bi astetan soilik egindako 120 agerraldi baino gehiagotan Punto de Vista-k Iruñaren eta Nafarroaren irudia kanpoan proiektatzen lagundu du. TVE-ko 2. kateko hainbat programetan presente egon da eta, baita, nazio-mailako tirada duten egunkarietan ere, besteak beste, El Mundo edo El País egunkarietan; irrati eta telebista autonomikoetako hainbat kultur programetan eta, baita, kultur aldizkarietan eta kritika espezializatuetakoetan eta ikus-entzunezko kulturaren munduari dedikatutako blog eta gizarte-sareetan ere.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.