A Spell to Ward Off the Darkness, Ben Rivers eta Ben Russell-en artean espero zen lankidetza Punto de Vistaren 2013ko saio berezian

<i>A Spell to Ward Off the Darkness</i>, Ben Rivers eta Ben Russell-en artean espero zen lankidetza Punto de Vistaren 2013ko saio berezian
2013/01/08
Punto de Vistak Ben Rivers eta Ben Russell errealizadoreek elkarrekin egindako lehen film luzeari eskainitako saio berezia emango du 2013. urtean; A Spell to Ward Off the Darkness work in progress eran aurkeztuko da.

Punto de Vistak Ben Rivers eta Ben Russell errealizadoreek elkarrekin egindako lehen film luzeari eskainitako saio berezia emango du 2013. urtean; A Spell to Ward Off the Darkness work in progress eran aurkeztuko da.

Nazioarteko ez fikzioaren panoramako bi izen sendoenak diren zuzendariak Punto de Vistako bi klasiko ere badira; izan ere, biak izan dira epaimahaikide, Rivers atzera begirako baten xede izateaz (2009) eta Russell-ek 2010ean PdVko Sari Nagusia irabazteaz gain. A Spell to Ward Off the Darkness ez fikziozko film luzea da, hiru zatikoa, eta, besteak beste, Jean Rouch (Chronique d’un été), Lisandro Alonso (La Libertad) eta Jean-Luc Godard-en (Sympathy for the Devil) obrari buruz hitz egiten du. Super 16 mm-ko pelikula da, koloretan filmatua. Pertsonaia bakarra hiru egoera ezberdinen aurrean kokatzen du: ermitau gisa Finlandiako Zirkulu Polar Artikoan, komunitate bateko kide moduan Estonian eta Dark Metal bandako bateria bezala Oslon. Hiru zatiek batera espiritualtasuna esploratzen dute gero eta laikoagoa den munduan.

Ben Rivers-ek zuzendari gisa lehen urratsak eman zituen 1999. urtean. Gaur egun, Londresen bizi da eta bertan egiten du lan. Haren pelikulak nazioarteko hainbat jaialditan aurkeztu dira eta hainbat sari jaso dituzte. Sari berrienetako batzuk honako hauek dira: FIPRESCI, Orizzonti eta Kritikaren Nazioarteko Astearena Veneziako LXVIII. Jaialdian eta Paul Hamlyn Fundazioarena 2010. urtean. Halaber, lan batzuk aurkeztu ditu Londresko LV. Zine Jaialdian, IndieLisboa eta Flaherty Seminar, besteak beste. 2008ko uztaila eta abuztuan Australian eta Zeelanda Berrian bira egin zuen We Can Not Exist in This World Alone aurkezteko, Ben Russell-ekin batera.

Ben Russell ikus-entzunezko artista eta programatzaile iparramerikarra da. Haren pelikulak, instalazioak eta perfomance-ak tokirik ezberdinenetan aurkeztu dira: Belgikako XIV. mendeko monasterioa, XVII. mendean eraikitako Ekialdeko Indietako Konpainiaren eraikina, poliziaren kuartelak, punk espazioak, Japoniako zinemateka, Parisko erakusleihoak, bainuontziak Chicagon eta txalupak Vienan. Banako proiekzio eta erakusketetan parte hartu du honako hauetan: Chicagoko Arte Garaikidearen Museoan, Rotterdamgo Zine Jaialdian, Wexner Arte Zentroan eta Arte Modernoaren Museoan. Guggenheim beka jaso zuen 2008. urtean eta nazioarteko kritikaren FIPRESCI saria Rotterdamgo Jaialdian 2010. urtean. 2011. urtera bitarte, irakasle gisa lan egin zuen Illinoisko Unibertsitateko Arte eta Diseinu Eskolan, Chicagon.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.