Baimen osoa Punto de Vista Jaialdiari Cerbère-n

Baimen osoa Punto de Vista Jaialdiari Cerbère-n
Cerbère hotela
2013/10/22
Patrick Viret, Cerbère-Portbou-eko Rencontres Cinématographiques Topaldiko zuzendariak, non, duela hamarkada batetik hona Frantziako zinema dokumentaleko jaialdirik onenek parte hartzen duten, datozen edizioetarako Punto de Vista Jaialdia gehitzea erabaki du. Hitzordua beti urrian izaten da Frantziako mugan dagoen herriko Belvédère du Rayon Vert hotel historikoan. Topaketa horretan, jaialdi bakoitzak beren programetan eskainitako film labur eta luze bana aukeratzen ditu, Cerbère-Portbou-eko ikusleen aurrean aurten aurkeztu nahi dituen nabarmendutako bi obra. Ohikoen artean, Centro Pompidou-ko Cinéma du Réel, FID Marseille eta Argelès-sur-mer-eko Cinémaginaire ditugu eta CCCB-Bartzelonako L´Alternativa-k ere parte hartzen du.

Horrela, 2014an, Punto de Vista Jaialdiak ere aukera izango du Cerbére-ra Punto de Vista Jaialdiaren II. Mintegian edo 2014an zehar antola ditzakeen zikloren batean eskainitako bi film eramateko. Cerbère-Portbou-eko Les Rencontres Cinématographiques Topaldiak bere bederatzigarren edizioa ospatu zuen hilabete honen hasieran eta bertan, beste batzuen artean, filme hauek proiektatu ziren: Velocitat, Ivo Vinuesa-rena, Les parleuses, Jacky Evrard eta Côme- Mosta-Heirt-ena edota Slow, Matthieu Chatallier-ena.
 
Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.