Chus Domínguez, Pablo Iraburu eta Tess Renaudo-k osatuko dute X Films 2014 Proiektuaren hautaketa-batzordea

  Chus Domínguez, Pablo Iraburu eta Tess Renaudo-k osatuko dute X Films 2014 Proiektuaren hautaketa-batzordea
2013 X Filmeko argazkiren bat
2013/11/19
Punto de Vistak X Films Proiektuaren laugarren deialdia ospatuko du otsailan, Punto de Vista Nazioarteko 2014ko Mintegiaren ekitaldian zehar. Proiektu honen helburua jaialdiak aurretik aukeratutako artistek aurkeztutako filmen artean proposamen bat aukeratzearena da. Iaz, aukeratutako proiketua Kataluniako Francina Verdés zuzendariaren La Tradición filma izan zen.

Punto de Vistak X Films Proiektuaren laugarren deialdia ospatuko du otsailan, Punto de Vista Nazioarteko 2014ko Mintegiaren ekitaldian zehar. Proiektu honen helburua jaialdiak aurretik aukeratutako artistek aurkeztutako filmen artean proposamen bat aukeratzearena da. Iaz, aukeratutako proiketua Kataluniako Francina Verdés zuzendariaren La Tradición filma izan zen.

Jaialdiak, X Film Proiektuaren bitartez, aukeratutako zuzendariari eskatuko dio Nafoarroan proiektu bat filmatzeko, 2014ko martxoa eta abenduaren bitartean egin beharko dena. Oraingo honetan, Eloy Domínguez, Aitor Gametxo eta Mercedes Mangrané deitu izan dira. Beren proiektuak ikus-entzunezko talentu berrietan interesa erakusten duten hiru profesionalek epaituko dituzte: Chus Domínguez, Pablo Iraburu eta Tess Renaudo.

Chus Domínguez (León) ikus-entzunezko sortzailea da, zinema dokumentalean aritzen da beti, eta bere lana beste diziplina batzuetara zabaldu du, esate baterako: site specific, arte eszeniko, artxibo eta kolaborazio-lanetara Interneten. Haren bideosorkuntzak eta zinema-piezak nazioarteko hainbat jaialditan aukeratu dituzte. Notas de lo efímero bere pieza Punto de Vista jaialdiko X Films bildumako lehen obra da, haren proposamena 201eko X Films proiektuko lehen deialdian hautatua izan baitzen.

Pablo Iraburu (Iruñea) zinema dokumentaleko zuzendari eta ekoizlea da. 1999an Arena Comunicación Audiovisual sortu zuen, eta produkzio-etxe honek, lehen etapa batean, zerbitzuak gobernuz kanpoko erakundeei, fundazioei, argitaletxeei eta erakunde publikoei eskaintzen zizkien, eta 2006an lehen film dokumentala ekoiztea erabaki zuen: Nomadak TX. Pablo Iraburu izan zen bertako ekoizle eragilea, gidoilarietako bat eta zuzendarietako bat Raúl de la Fuenterekin batera. Nomadak TXen ondoren, Iraburuk Pura Vida/The Ridge, ekoitzi eta zuzendu zuen Migueltxo Molinarekin batera.

Tess Renaudo (Bartzelona) L’Alternativa, Bartzelonako Zinema Independente Jaialdia, zuzendaritza-taldeko kideetako bat da eta jaialdiko programatzailea da lehiaketako filmak koordinatzeaz gain. Nazioartean bidaiatu duten hainbat film-programa egin ditu (Bogotá, Austin, Bremen, Madril, Lisboa, Erroma, Medellín, San Petersburgo), ekitaldi berezien kolaboratzailea da Rencontres Cinematographiques de Cerbère – Port Bou-rekin esaterako, eta ICAAren laguntza-batzordeen aholkulari ere izan da. Zinema-jaialdietako epaimahaikide izan da IndieLisboa, VIS, Docs Barcelona, Up and Coming Hanover eta Arica Nativa-n, adibidez. Berriki Paseo Films banaketa-proiektuari heldu zion.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.