Dime quién era Sanchicorrota, Toulouseko Jaialdian saritutako filma, hainbat zinema-jaialditan barrena ibiliko da udazken honetan

<i>Dime quién era Sanchicorrota</i>, Toulouseko Jaialdian saritutako filma, hainbat zinema-jaialditan barrena ibiliko da udazken honetan
2013/10/22
Dime quién era Sanchicorrota, Jorge Tur-en filma eta Punto de Vista Jaialdiak X Films proiektuaren baitan ekoiztuak, bere ibilbideari jarraitzen dio zinema-jaialdietan. Transcinema Jaialdi perutarrean (Oroimena eta sentsibilitateak Saria), Alcances espainiarrean (Aipamen Berezia eta Film Luze Onenarentzako Uptofest Banaketa Saria) eta Toulouseko Cinespaña frantziarrean (film dokumental onenaren saria) lortutako sarien ondoren, filmak bere merkataritza-estreinaldia Cineteca Madrid-en izango du azaroaren 21etik aurrera; horretaz gain, laster, Sevilla, Lisboa, Coruña, Donostia, Bartzelona, Santiago eta Tübingen-en (Alemania) ere ikusi ahal izango da.
Dime quién era Sanchicorrota, Jorge Tur-en filma eta Punto de Vista Jaialdiak X Films proiektuaren baitan ekoiztuak, bere ibilbideari jarraitzen dio zinema-jaialdietan. Transcinema Jaialdi perutarrean (Oroimena eta sentsibilitateak Saria), Alcances espainiarrean (Aipamen Berezia eta Film Luze Onenarentzako Cineteca Madrid-en izango du azaroaren 21etik aurrera; horretaz gain, laster, Sevilla, Lisboa, Coruña, Donostia, Bartzelona, Santiago eta Tübingen-en (Alemania) ere ikusi ahal izango da.
jaso zuen, oso ondo definitu zuen filma, hots “Filmari izenburua ematen dion galderarekin, Jorge Tur-ek Sanchicorrota, Espainian, XV. mendean ibili zen bidelapurra zen. Pertsonaia horrek ahoz ahoko transmisio bidez ezagutu den kondaira edo ipuin gisa soilik bizirauten du komunitate batean, baina, hor dirau, bere ‘mitologiak’ irudikatzen duen gatazkak indarrean baitirau: muga sozial eta geografiko batean kokaturiko komunitatea, paisaia elkorrak eta artaldeek osaturikoa, gizonezkoen irudiek menpean hartua, oraindik ere gerra zibilaren oroimena duten edo haren ondorioak pairatzen dituzten biztanleak –iraganeko indarkeriarena– eta base militarra, non, gerrako hegazkinek zona horren gainetik hegan egiten duten. Film luzean, Sanchicorrota bidelapurrak pertsonaia bat izateari utzi eta iraganaren eta orainaren arteko tentsioen eta indarkerien, legendarioen eta historikoen, adierazgarri bihurtzen da”.
Urteko azken hiruhileko honetan, honako hauek dira filmaren bidaiaren hurrengo geltokiak: Sevillako Arteen Zentroa (urriaren 25ean), Sevillako Europako Zinema-Jaialdiak sustatzen duen proiekzioen eta topaketen programaren baitan; Lisboa (Doclisboa jaialdian, urriaren 23tik azaroaren 3ra); Coruña (CGAI, urriaren 29an); Donostia (Arteleku, azaroaren 8an); Madril (Mataderoko Cineteca-n azaroaren 21, 22, 23 eta 29an eta abenduaren 5, 6 eta 13an), Bartzelona (L’Alternativa jaialdian, azaroaren 18tik 24ra), Santiagon (Cineuropa Jaialdian, azaroaren 27an eta 28an) eta Tübingen-en (Tübingen-eko zinema espainiarreko jaialdian –Alemania– abenduaren 2tik aurrera).
Filmak 2012ko Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Jaialdiak deituriko X Films proiektuaren irabazlea izan zen eta pasa den otsailean, zinema-jaialdi iruindar horren 8. edizioan estreinatu zen. X Films azaleratzen ari diren dokumentalistei Nafarroan entsegu-forman ikus-entzunezko sormen bat egiteko aukera ematen dien proiektua da. Garaipena lortzen duen lana <span style="font-size:10.0pt;Times New Roman" ;"="">INAAC Fundazioak, Punto de Vista antolatzen duen erakundeak, ekoiztu egiten du.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.