Eduardo Coutinho: mirada y voz deitzen da Brasilgo zuzendariaren atzera begirakoa 2013ko PdVn

<i>Eduardo Coutinho: mirada y voz</i> deitzen da Brasilgo zuzendariaren atzera begirakoa 2013ko PdVn
Eduardo Coutinho
2013/01/09
Punto de Vistaren 2013ko edizioan, Eduardo Coutinho zinemagilearen atzera begirako laburra aurkeztuko da; hau da, azken hiru hamarkadetako Brasilgo dokumentalista gisa ezagutzen denarena, 1985. urtean aurreko hamarkadan amaitu gabeko proiektua berreskuratu zuenetik. Cabra marcado para morrer lanak Brasilgo eta Latinoamerikako izenburu nagusienetariko bat izaten amaitu zuen.

Punto de Vistaren 2013ko edizioan, Eduardo Coutinho zinemagilearen atzera begirako laburra aurkeztuko da; hau da, azken hiru hamarkadetako Brasilgo dokumentalista gisa ezagutzen denarena, 1985. urtean aurreko hamarkadan amaitu gabeko proiektua berreskuratu zuenetik. Cabra marcado para morrer lanak Brasilgo eta Latinoamerikako izenburu nagusienetariko bat izaten amaitu zuen.

1933. urtean jaio zen Coutinho, eta karrera zinematografikoa egiten hasi zen berrogeita hamar urte beteta zituela. Denbora alde duten zinemagileen jatorrikoa da, ikus-entzunezkoen egungo panoraman kategoria gero eta eszentrikoagoa osatzen dutenena. Bizirik irauteko arrakasta gero eta azkarragoa eskatzen duen produkzio-sistemaren eskematik ihes egiten duten zinemagileak dira, eta Punto de Vistarentzat mirestekoak eta errespetatzekoak dira. Coutinhok, lan emankorregia egin ez badu ere (17 film 1967 eta 2011 urte artean, horietako batzuk laburrak eta telebistarako), lan zinematografikoa brasildarren ahots bilakatu du. Haren pelikuletan espazio irekiak eskaintzen dira, protagonistekin hitzartuak, eta horietan errealizadoreak aldaketa-prozesu betean aurkitzen den herrialde bizia begiratzen, behatzen eta irudikatzen du. Begiratzera eta protagonistei ahots-tartea eskaintzera mugatzen ez diren pelikulak dira. Gizakiaren benetako paisaia izatera iristen dira, eta herrialde horretan irudizkoak errealak bezainbesteko garrantzia du edota gehiago.

Omenaldi txiki horretarako, Espainian gutxien hedatutako obra berreskuratu du Punto de Vistak. Brasilgo Zinematekak berreskuratu berria, zikloa irekitzeko film ospetsuenaren (ikusi gabea) 35 mm-ko kopia berria eskainiko da, Cabra marcado para morrer (1985), Cannesko Jaialdiaren azken edizioan berriz estreinatua. Zikloa itxi, berriz, gaur arte azken pelikula denarekin itxiko da (Espainian estreinaldia) As Cançoes lanarekin (2011). Horiez gain, zikloan eskainiko dira Santa Marta. Duas semanas no Morro (1987) eta Boca de lixo (1993) erdi metrajeak, Brasilgo gizarteko babes gutxieneko klaseetako erretratu kolektibo antimiserabilistak, eta Moscou (2011), Jogo de cena (2009) arrakastatsuaren ondoren egindako pelikula; azken horretan, errealizadoreak memoriari buruzko lana egingo du, errealaren eta irudizkoaren arteko ikerketa-lan bereziari jarraituaz.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.