X Film Proiektuaren laugarren edizioak jada aukeratu ditu aurten parte hartuko duten hiru artista: Eloy Domínguez, Aitor Gametxo eta Mercedes Mangrané. Hirurak bere proiektuak aurkeztuko dituzte 2014ko otsailan, Punto de Vista Nazioarteko Mintegian zehar, eta baita bere aurreko lanen hautaketa ere. Aurkeztutako hiru proiektuen artean, bat bakarrik izando da aukeratuko dena 2014ean zehar ekoizteko.
Eloy Domínguez Serén (Simes, Pontevedra, 1985) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatuta dago Bartzelonako Unibertsitatean, eta unibertsitate horretan bertan ere egin zuen Dokumental Sortzailearen Masterra. A Cuarte Parede sortu ostean, zinema-kritikari buruzko lehen aldizkari digitala, 2011n lehen film labur dokumentala idatzi eta zuzendu zuen, Fills de Samsó; DocsBarcelona jaialdian estreinatu zen eta Santanderko Corto y Creo jaialdian fikziozkoa ez den film labur onenaren saria eskuratu zuen. 2012an Stockholm-era jo eta, han, filmatutako egunkari baten proiektu zabal bat eta film-korrespondentzia bat hasi zuen Marcos Nine zinemagile galiziarrarekin. Bi proiektu horietatik, oraindik prozesuan daudenak, haren hurrengo film laburra jaio zen: Pettring (2013). Pieza hori Sevillako Europako Zinema Jaialdian eta Zinebin (Bilbo) hautatu zuten. Gaur egun Cartas proiektuaren postprodukzioan egiten du lan, Marcos Nine-ren laguntzarekin, eta fikziozkoa ez den film labur baten (Jet Lag) eta film luze digital baten (Midwinter) aurreprodukzioan.
Aitor Gametxo Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Bilbo eta Bartzelona artean eta fikziozkoa ez den zinemarekiko interesak Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumental Sortzailearen Masterra egitera eraman zuen, Igone Arreitunandia-rekin batera bere lehen lan dokumental zuzendu zuen bitartean: La ciutat tipográfica (2012). Lan hori Espainiako nahiz atzerriko zenbait jaialditan proiektatu zen. Ondoren María Elorza eta Maider Fernández-ekin lan egin zuen Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (2013). proiektuan. Aipagarriak diren pieza horietatik haratago, lan pertsonalagoak egin ditu entsegu-kutsuko film laburrak, esaterako, eta betiere bokazio dokumental eta poetiko handiarekin. Ikasten ari zela, errealizazioko laguntzaile-praktikak egin zituen Kataluniako RTVEn eta ikus-entzunezko nahiz dokumentazioko teknikari Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroan (Donostia).
Mercedes Mangrané (Bartzelona, 1988) Arte Ederretan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean eta, pintura eta bideoan espezializatu ostean, Middlesex University-n (Londres) egon zen. Ondoren Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumental Sortzailearen Masterra egin zuen, eta orduan hasi zen sortzen Piedras film laburra, Bartzelonako Arte Gaztearen Aretoaren beka jaso zuena. Mercedes artista bisuala eta kultur ekoizlea da, eta proiektuak hurbiltasun-ideietan oinarrituz garatu ditu, horretarako narrazio poetikoak erabiliz non fikzioa eta eguneroko bizitzan sortutako tentsioak nahasten dituen. Haren obra artistikoa eta ikus-entzunezko film laburrak zenbait kultur zentrotan eta nazioarteko jaialditan erakutsi dira, haien artean, Temps d'Images 2013 (Lisboa) edo Fringe Festival 2011 (Edinburgo) jaialdietan. Gaur egun Exvotos dokumentalaren postproduzioan eta Oseleone musika-bandari buruzko dokumentalaren zuzendaritzan eta errealizazioan ari da lanean.