Epea ireki da Punto de Vistaren 8. edizioaren akreditazioak eskuratzeko. Jaialdia otsailaren 19tik 24ra bitarte egingo da.

Epea ireki da Punto de Vistaren 8. edizioaren akreditazioak eskuratzeko. Jaialdia otsailaren 19tik 24ra bitarte egingo da.
2013/01/10
Gaurtik hasita, hots, urtarrilaren 10etik otsailaren 8ra bitartean, profesionalek eta kazetariek aukera izango dute Punto de Vistaren zortzigarren ediziorako akreditazioa egiteko, jaialdiaren web orrialdearen bitartez.

Gaurtik hasita, hots, urtarrilaren 10etik otsailaren 8ra bitartean, profesionalek eta kazetariek aukera izango dute Punto de Vistaren zortzigarren ediziorako akreditazioa egiteko, jaialdiaren web orrialdearen bitartez.

Akreditazio profesionala zinemako eta ikus-entzunezko sormenaren esparruko profesionalentzat da soilik (produkzio-etxeak eta banatzaileak, errealizadoreak eta programatzaileak); baita ere, hirugarren zikloko ikasleentzat (ikus-entzunezko ikasketa espezifikoak). Izena emateko, 15€ ordaindu behar dira.

Prentsa-akreditazioa, berriz, komunikabideetako ordezkarientzat da (prentsa idatzia, prentsa elektronikoa, prentsa-agentziak, telebista eta irratia).

Bi akreditazioen bidez, lehentasuna izango da Atal Ofizialeko goizeko emanaldietara, prentsaurrekoetara eta aurkezpenetara sartzeko. Akreditatuek beste ziklo batzuetako emanaldietara sartu ahal izango dute kopuruaren arabera.

Akreditazio-kopurua mugatua denez, Jaialdiak erabakiko du horiek nola banatu. Eskaera bidali arren, baliteke akreditaziorik ez lortzea.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.