Pema Tseden, elur zaharra

Pema Tseden, elur zaharra
2013/10/30
Animaliak dira Pema Tseden-en zinema hobekien sailkatzen dutenak. Bere azken filmean, Old Dog, hiriko mafiek irrikatzen zuten artzaintzako mastin zaharrari dedikatua, bere zinemagile karreran une fundazional bat dago: ardi bat artaldetik kanpo geratzen da, taldetik hesi batek bereizten duela; plano luze batean zehar alanbre-hesian zehar zulo bat bilatu nahian ibiltzen da bere artaldearekin itzultzeko. Galdutako ardia banandurik daukan hesian gora eta behera dabil etsita; bien bitartean, bere taldekideak horizontean urruntzen dira eta begi bistatik galtzen ditu. Minutuetako iraupena duen plano luzea, inolako Eten / Ekin gabe, non, errealitatea enigma-kutsu osoarekin sartzen den. Zuzendari tibetarrak honako hau azpimarratzen du: “nirea fikzioa da eta ez dokumentalak egitea”, baina bide okerretik doan ardiak bete-betean salatzen du: errealitateak atea jotzen duenean, mise en scène desagertu egiten da eta planoari errealitateak eskatzen duen arte eusten zaio. Fikzio faltsua, beraz.

Eta ez animaliek soilik, baizik eta, zuzendariaren aginduetatik ihes egiten duten haurrek eta beste irudi gogoetatsuek ere dokumental-izaera horri eusten diote. Filmatzen ari dela bidean aurkitzen dituen aktoreak ez diren pertsonak ate nagusitik sartzen dira filmera eta, batzuetan, istorioak kontatzen dituzte, beraiek bizi izan dituzten maitasun-istorioak eta maitasunik ezari buruzkoak. Zinema irekia, ez hermetikoa, intentsitate txikiko gidoia. Interesgarriena bizitzak modu banandu ezinean nola jarraitzen dion ikustea da, zinematik milimetro bat bera ere aldendu gabe, eulitzarraren burrunbaren antzera.

Eta hondoan, beti, Tibet, urruneko paisaia, mendi-tontor elurtuekin, antzinako lasaitasunezko lekuak, barkatzen ez duen mundu modernoarekin talka egiten duena, Pema Tseden bera txiki-txikitandik horren lekuko izaki. Guztia antzinako elur hori urtzen saiatzen da. The Silent Holy Stones edo The Search telebistaren boterea ezagutzen duen lama-gai gazte baten bitartez horri eusteko borrokatzen dira edo sakrifizioari buruzko opera tibetarrerako pertsonaia idealak bilatzen dituen filmazio-ekipo bati lagunduz.

Ehun urte igaro zituen zinema txinatarrak tibeteraz film bat ekoizteko diosku Pema Tseden-ek, baina Tibeteko irudi exotikoa bertan behera uzteko ehun urte horiek berak behar izana efemeride tristea dela azpimarratzen du. Pema Tseden-ek hizkuntza tibetarrean eta bere osotasunean tibetarra den ekipo batekin filmatzeaz gain, thangka-en, alegia, tapiz berean eta aldi berean hainbat eszena irudikatzen dituzten Tibeteko pintura tradizionalen,narrazio-egiturei jarraituz egiten du. Horrela, bere zinemak paisaiaren zabaltasuna nahiago du aurpegi baten ezaugarriak baino, eszena pausatua bertigoaren bat-bateko sarrera baino, kantua ekintza baino.

Eta are zailagoa, gainera: horrek guztiak zentsura zorrotza pasa behar du, edota bi zentsura; lehenengo gidoiak eta, gero, edizioak. Kontrol horren ondorioz, oso gutxitan ateratzen dira Beijing-ik historiari lotutako istorioak eta, are gutxiago, Tibet bezalako toki historikoetan oinarritutakoak. Horregatik, agian, horregatik, Pema Tseden-ek, adimenez beteta, bere filmak errealitatearen entsegu gisa mozorrotzen ditu, behin eta berriz honela errepikatzen duela: “nirea fikzioa da eta ez dokumentalak egitea”.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.