Poloniako Marcin Ryczek argazkilariaren irudi batek Punto de Vista Naziarteko bigarren Mintegia ilustratuko du

Poloniako Marcin Ryczek argazkilariaren irudi batek Punto de Vista Naziarteko bigarren Mintegia ilustratuko du
2013/10/29
Punto de Vista Nazioarteko bigarren Mintegiak jada bere kartela badu hurrengo ediziorako. 2007ko zinemaldian hasitako ohiturarekin jarraituz, argazkilari profesional baten irudia aukeratzearena edizio bakoitza ilustratzeko, oraingoan Marcin Ryczek-en argazkia aukeratu da, A Man Feeding Swans in the Snow. Argazkilariak, Polonian jaiotakoa, irudiaren eskubideak Punto de Vistari eman dizkio bere mintegiaren bigarren edizioaren irudi bihurtzeko. Mintegia Iruñan ospatuko da 2014ko otsailaren 19tik 22ra arte. Sharon Lockhart, Clemente Bernard, Matías Costa, Ellen Koi, Vicent Fournier, Aaron Huey eta Bill Brown izan dira orain arte beste edizioekin elkarlanean aritu direnak.

Marcin Ryczek Krakoviako argazkilaria da, non infografia ikasi baitzuen. Bere lanaren etengabeko erreferentziak sinboloak eta geometria dira. Sinpletasuna, minimalismo eta forma grafikoak bere obraren puntu garrantzitsuenak dira. Bandera, diagrama eta sinboloen bidez esanahi filosofikoa eman nahi die bere argazkie, ikusleari gogoeta sakonago bat egitera behartuz. Geometria eta grafiko sinbolikoez gain, giza irudia da Ryczek-en ezinbesteko osagaia, bere lanean oso presente dagoena. Bere argazkiak Polonian, Japonen, Txinan eta Alemanian ikusgai daude.

A Man Feeding Swans in the Snow argazkia (Gizon bat zisneak elikatzen elurran) Krakoviako Grunwald zubian egin zen. Marcin Ryczek-en hitzetan, "elur zuria eta uraren iluntasunak sortutako kontrastea, kostaldearen lerroaren bidez berezita, Yin-Yang sinboloaren isla grafikoa da, bi indarrak aurka jartzen baina aldi berean elkarren osagarri dira. Atzeko plano distiratsuan agertzen den gizonaren silueta eta ur ilunean dauden zisne zuriak, ahate beltz batzuk osatutako eraztunarekin inguratuta, irudia osatzen dute. Horrela, irudi honekin hainbat eta hainbat interpretazio irekitzen dira. Lauki hau, bere egitura sinplearekin baina potentzia handia duena, kultur askok irakur dezakete. Irudiaren anbiguotasunak irudimena eta emozioak estimulatzen ditu, eta ikuslea interpretaziora eta hausnarketa egitera bultzatzen du". Irudia Estatu Batuetan, Txinan, Errusian, Noruegan, Suedian eta beste hainbat herrialdeetan ere ikus daiteke.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.