Iruñak hartuko du ez-fikziozko film bilera berri bat 2014an. Punto de Vista bere mintegiaren edizio berri bat prestatzeko lanean ari da, jaialdiko deialdi baten eta bestearen arteko zubi-lana egiten duen irakaskuntzarako eta filmak erakusteko topaketa, zinemaldia bi urtean behin ospatzen baita orain.
Mintegia irakaskuntza eta film erakusketa bilera bat da, eta zubi funtzioa betetzen du zinemaldien artean, jaialdia bi urtean behin ospatzen baita orain.
2012an bezala, nazioarteko bi zinemagile gonbidatu ditugu, zinemaz eta lan egiteko moduaz zer ikuspegi duten azalduko digutenak. Mintegin zehar, zinemagile horien atzera begirako erakusketa izango dugu ikusgai, publikoari irekita egongo dena. Gainera, X Films proiektuaren edizio berri bat antolatuko dugu.
Urriarren 31an prentsaurreko bat antolatuko dugu mintegiaren eduki guztiak iragartzeko. Mintegian izena emateko epea azaroaren 4an irekiko da.