Punto de Vista nazioarteko mintegian izena emateko epea irekita jarraitzen du

Punto de Vista nazioarteko mintegian izena emateko epea irekita jarraitzen du
Pema Tsedeneko Old Dog argazkiren bat
2013/11/19
Azaroaren 4tik eta otsailaren 14 arte Punto de Vista nazioarteko Mintegian izena emateko epea irekita egongo da. Mintegia 2014ko otsailaren 19, 20, 21 eta 22an ospatuko da. Iruñak hitzordu berria hartuko du fikziozkoa ez den zinemarekin, Ignacio Agüero (Txile) eta Pema Tseden (Txina) protagonistak dituela. Mintegian zinemagile horien atzera begirako erakusketa izango da ikusgai. Gainera, X Films proiektuaren edizio berri bat, eta amaiera-ekitaldi berezia antolatuko dira larunbatean.

Plaza-kopurua mugatua da, 100 lagun, beraz, antolakuntzak zinema-eremuko eta ikus-entzunezko sormenen eremuko profesionalen eta unibertsitateko ikasleen eskariei emango die lehentasuna.

Izena emateko kuota 75 eurokoa izango da eta, hor, honako hauek sartzen dira: egiaztapena, katalogoa, bi master class, proiekzioetara sarrera, otsailaren 20, 21 eta 22ko kafea hartzeko tarteak eta otsailaren 20ko eta 21eko bazkariak. Horretaz gain, norbaitek otsailaren 22ko bazkarira ere joan nahiko balu, orduan, izena emateko kuota 90 eurokoa litzateke.

Akreditazioen eta materialen jasotzea otsailaren 19an, asteazkena, 13:00etik 16:30era izango da, INAAC Fundazioaren bulegoetan, Nafoarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikinan, lehenengo solairuan.

Gainera, mintegian izena emandakoek eta Iruñean bizilekua ez dutenek eta beraz ostatua behar dutenek prezio bereziak izango dituzte hotel hauetan: Yoldi Hotela, Eslava Hotela, Casa Ibarrola Aterpetxea, Hemingway Ostatua. Horretarako erreserba egitean mintegian parte hartzea adierazi beharko da, tarifa bereziak izateko.

Ordaintzeko moduari dagokionez, banku-txarelarekin izango da. Izena emandako pertsonak baja eman nahi badu, izen-ematearen kuota itzultzeko baldintzak hauek dira: otsailaren 14 arte, kuotaren %75 itzuliko da, eta egun horretatik aurrera, kuotaren %25 itzuliko da.

Argibide gehiago: www.puntodevistafestival.com

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.