Sarrerak, eskuko programa eta Punto de Vista jaialdiko ikus-entzuleen eskura dauden beste material batzuk.

Sarrerak, eskuko programa eta Punto de Vista jaialdiko ikus-entzuleen eskura dauden beste material batzuk.
2013/02/08
unto de Vista jaialdiko sarreren salmenta (http://www.puntodevistafestival.com/es/ultima_edicion.asp) datorren larunbatean hasiko da, otsailaren 9an. Saio bakoitzeko txartelak 4 eurokoak izango dira, edo 5 saiorako 15 euroko abonua erosi ahal izango da.

Punto de Vista jaialdiko sarreren salmenta datorren larunbatean hasiko da, otsailaren 9an. Saio bakoitzeko txartelak 4 eurokoak izango dira, edo 5 saiorako 15 euroko abonua erosi ahal izango da. Saio guztiak Saide Carlos III zinema-aretoetan izango dira, Prozesuak atala eta aurkezpen bereziak izan ezik, horiek Civivox Condestablen egingo baitira. Azken horretan "Emak Bakia: Objetos encontrados" erakusketa ere ikusi ahal izango da, eta bertan egingo da jaialdia ixteko ekitaldia otsailaren 24an, igandean. Inaugurazioa asteartean izango da, otsailaren 19an, 20:00etan. Sarrera doakoa da, baina aurretik gonbidapena txarteldegian jaso behar da, ordubete lehenagotik.

Eskuko programa, ordutegi guztiekin, jaialdiko web orritik jaitsi daiteke. Web orri horretatik sarreren salmentara ere zuzenean sartu ahal izango da.

Hauek dira salmenta tokiak:

  • Ohiko txarteldegia. Saide Carlos III zinema-aretoak
    Jaialdiaren aurretik:
    • astelehenetik ostiralera, 16:30etik 22:30era.
    • larunbat eta igandeetan, 16:00etatik 22:30era.
  • Jaialdian zehar:
    • astelehenetik ostiralera, 9:30etik 12:30era eta 16:30etik 22:30era.
    • larunbat eta igandeetan, 9:30etik 12:30era eta 16:00etatik 22:30era.
  • Txarteldegi elektronikoa (zinean bertan):
    10:00etatik aurrera, egunero (ordainketa txartelarekin, errekargurik gabe).
  • Telefono bidezko salmenta:
    902 221 622. Egunero 10:00etatik 22:00etara. (errekarguarekin).
  • Salmenta Internet bidez:
    www.saide.es (errekarguarekin)
  • CIVIVOX Condestable:
    Aurkezpenetarako sarrera doakoa da, baina aurretik gonbidapena jaso behar da saio bakoitza baino ordubete lehenago. Bestalde, "Emak Bakia. Objetos encontrados" erakusketa asteartetik igandera irekita egongo da, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Asteartetik ostiralera Oskar Alegriak gidatutako bisita egongo da 18:00etan. Kasu horretan ere, sarrera doakoa da.

Thomas Heise: Fragmentos de búsqueda / Fragments of Seeking, Punto de Vista bildumako zazpigarren liburukia da. Thomas Heise zinemagile alemanaren irudiari eskainita dago eta Olaf Möller kritikari ospetsuak koordinatu du. Liburua idazkien patchwork baten modukoa da, eta bertan nahasita ageri dira aurretik alemanez argitaratutako testuak (batzuk Thomas Heiserenak) eta lan honetarako prestatutako idazki berriak. Horrez gain, Mark Thomannek Heiseren hainbat filmetarako diseinatu dituen posterren koloreetako kopiak biltzen ditu. Liburua Civivox Condestablen eskuratu daiteke, otsailaren 18tik 24ra, edo Argitalpen Funtsean, 18 €-ko prezioan.

Thomas Heiseren liburuaren -eta atzera begiradaren- aurkezpena eta Eduardo Coutinho brasildarrari eskainitako zikloaren aurkezpena otsailaren 19an, asteartean, izango da, 17:30ean, Civivox Condestablen. Ekitaldi horretan Thomas Heise eta Eduardo Coutinho egongo dira. Azken hori zinemagile brasildar handietako bat da, eta Punto de Vista jaialdiak 8. edizio honetan omenaldi txikia egin dio.

Punto de Vista jaialdiko zortzigarren edizioaren katalogoa otsailaren 18tik aurrera eskuratu ahal izango da 5 euroko prezioan egoitza horietan (Civivox Condestable, Saide Carlos III eta Argitalpen Funtsa), eta otsailaren 24tik aurrera, Nafarroako Gobernuko Argitalpen Funtsean bakarrik (Navas de Tolosa, 21), edo web orriaren bidez.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.