1.840 ikusle Punto de Vista 2014 mintegiaren film emanaldietan

1.840 ikusle Punto de Vista 2014 mintegiaren film emanaldietan
2014/03/05
Bigarren mintegia bukatu berri den honetan, ikusle kopuruak argi salatzen du zeinen onarpen handia izan duen Punto de Vista-k aurten. Horrela, mintegiko 11 saio izan dira jendearendako zabalik eta, guztira, 1.840 ikusle bildu dira Nafarroako Filmotekako eta Saide Carlos III-eko zinema-tokietan; hau da, batez beste, 150 ikusle saio bakoitzeko Nafarroako Filmotekan, eta 248 ikusle bana beste, Saide Carlos III-eko aretoetan. Goizeko saioetan, gehienbat, Ignacio Agüero eta Pema Tseden zinemagileen zineman pausatu da begirada, eta mintegian izena emandako 128 lagun bertaratu dira egunero. Punto De Vista jaialdi formatuarekin itzuliko da heldu den urtean.

Bigarren mintegia bukatu berri den honetan, ikusle kopuruak argi salatzen du zeinen onarpen handia izan duen Punto de Vista-k aurten. Horrela, mintegiko 11 saio izan dira jendearendako zabalik eta, guztira, 1.840 ikusle bildu dira Nafarroako Filmotekako eta Saide Carlos III-eko zinema-tokietan; hau da, batez beste, 150 ikusle saio bakoitzeko Nafarroako Filmotekan, eta 248 ikusle bana beste, Saide Carlos III-eko aretoetan. Goizeko saioetan, gehienbat, Ignacio Agüero eta Pema Tseden zinemagileen zineman pausatu da begirada, eta mintegian izena emandako 128 lagun bertaratu dira egunero. Punto De Vista jaialdi formatuarekin itzuliko da heldu den urtean. 

Punto de Vista-k, beraz, ederki bete du bere helburua, hots, ezagutza eta eztabaida sustatzen duten saioekin batera zinema-aretoetara nekez iristen den zinema mota bat eskaintzea norentzat eta publiko zabalago batentzat. Era askotako ikusleak bildu dira zinema-aretoetan, mintegian izena emandakoak barne, ikus-entzunezkoan diharduten profesionalak, sektore horretako ikasleak, haietariko asko jaialdira etorri ohi direnak, eta iruindar eta nafar kopuru ederra. Punto de Vista aurrera doa ikus-entzunezkoaren inguruko topagunea eta gogoeta tokia izateko, eta aurrerapausoak ere eman ditu hiriko kultur sarean txertatzeko.   

Mintegiari esker, gainera, elkarrengandik horren urrun bizi diren bi zinemagilek elkar ezagutzeko parada izan dute. Ignacio Agüero eta Pema Tseden zinemagileek, izan ere, gurean elkar topatu dute, eta bakoitzak bestearen zinema hartu du aintzat; bien arteko lotura sortu da, gainera, eta nork daki ez ote duten filmik elkarrekin eginen etorkizunean. Bi-biak, gainera, zinemagintzan egin duten bideaz mintzatu dira mintegian bertaratu direnekin, eta izena emandakoei argi gelditu zaie Ignacio Agüerok irudi bat oinarri harturik eraikitzen duela film bakoitza: “inoiz ez dut mundu errealean sartzerik izan gai baten bidez, irudien bidez baizik, bai eta egoera oso zehatzetatik ere. Gaiak ondotik agertzen dira”, esan zuen txiletarrak Diario de Navarra egunkarian plazaratutako elkarrizketan. Harentzat, gainera, bilaketa-prozesua da garrantzitsua: “Zinema ezagutza-ekintza bat da. Nik film bat gustuko dudanean, bilaketa-prozesu bat esperimentatu duen norbait ikusten dut” (Diario de Noticias, otsailak 19).
Pema Tseden, bere aldetik, tinko mintzatu zen, hauxe esan baitzuen: “zinema, egia esan, eginkizun bat da nire bizitzan” (Diario de Navarra, otsailak 20). 2002an erabaki zuen idazteaz gain, zinemagintzan ere aritzea, arrazoi hau dela medio: “ardura bat sentitu bainuen ahal nuen guztia egin beharra neukala Tibeteko egiazko bizitza erakusteko. Kanpoko jendeak ez baitaki zinez nolakoak garen. Horrexegatik erabiltzen ditut behin eta berriz nire jendea eta nire hizkuntza filmaketetan” erantsi zuen.

Bi zinemagile horiek aurkezteaz gain, Punto de Vista-k aurten X films Proiektuaren bosgarren edizioa antolatu du eta iazko film irabazlea estreinatu da,  La Casa de mi padre, Francina Verdések egindakoa, eta era berean, 2014 honetan filmatuko den proiektua aukeratu da: hots, El otro mapa de Abauntz, Aitor Gametxorena. Verdésen filma Nafarroan filmatu da eta laster hasiko da tipi-tapa zinemaldiz zinemaldi. Aitor Gametxo, bere aldetik, hasia da bere lanaren filmaketaren plangintza egiten, eta 2015eko otsailean estreinatuko da; Punto de Vista jaialdiaren bederatzigarren edizioan, hain zuzen. Mapa bat izanen da filmaren abiapuntua; hots, 2009an Ultzamako Abauntz kobazuloan harri batean zizelkatua aurkitutako Europako maparik zaharrena. Gametxoren esanetan, “mapa hori oinarri harturik, beste mapa bat osatu nahi dut, mapa garaikideago bat, ibarrari, hango mendi-bazterrei eta jendeari buruz”.
 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.