Albisteak

1.237 filmek eman dute izena aurten Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaial...
14.10.29

1.237 filmek eman dute izena aurten Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian

Guztira, 1.237 filmek, film luze eta labur dokumentalen artean, eman dute izena aurten Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren IX. Edizioaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko. Jaialdia 2015eko otsailaren 10etik 15era bitartean ospatuko da Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan.

Gehiago irakurri

Punto de Vista Jaialdiaren bederatzigarren edizioa Chris Zielecki argazkilari alemaniarraren Islandi...
14.10.29

Punto de Vista Jaialdiaren bederatzigarren edizioa Chris Zielecki argazkilari alemaniarraren Islandiako irla urrun baten argazkiak ilustratuko du

Punto de Vista jaialdiak badu kartela datorren ediziorako. 2007an hasitako ildoari jarraituz, alegia, edizio bakoitza ilustratzeko argazkilari profesional baten irudiaz baliatzea, kasu honetan, Chris Zielecki argazkilariak Islandian ateratako Lonely (explored) argazkia aukeratu da. Argazkilari alemaniarrak argazki horren eskubideak laga dizkio jaialdiari bere bederatzigarren edizioaren irudi izan dadin, zeina, Iruñan ospatuko den 2015eko otsailaren 10etik 15era. Clemente Bernad, Matías Costa, Ellen Koi, Vicent Fournier, Aaron Huey, Bill Brown, Sharon Lockhart eta Marcin Ryczek izan dira aurreko edizioetan parte hartu duten argazkilariak.

Gehiago irakurri

Punto de Vista jaialdian Margaret Tait zinemagile eskoziarrari buruzko atzera begirako programa bat ...
14.10.29

Punto de Vista jaialdian Margaret Tait zinemagile eskoziarrari buruzko atzera begirako programa bat izango dugu ikusgai

Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian atzera begirako hiru programa izango ditugu ikusgai, eta horietako bat Margaret Caroline Tait (Kirkwall, Eskozia, 1918-1999) zinemagileari buruzkoa izango da. Dagoeneko 9. edizioa du jaialdiak, eta 2015eko otsailaren 10etik 15era ospatuko da Iruñeko Baluarte entzunaretoan. Punto de Vista jaialdiko atzera begirako beste zikloetako bat uharteen ingurukoa izango da.

Gehiago irakurri

Punto de Vista jaialdian uharteei buruzko dokumentalen ziklo bat izango dugu ikusgai
14.10.29

Punto de Vista jaialdian uharteei buruzko dokumentalen ziklo bat izango dugu ikusgai

Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian atzera begirako hiru programa izango ditugu ikusgai, eta horietako bat UHARTEAK izango da. Dagoeneko 9. edizioa du jaialdiak, eta 2015eko otsailaren 10etik 15era ospatuko da Iruñeko Baluarte entzunaretoan. Punto de Vista jaialdiko atzera begirako beste zikloetako bat Margaret Tait zinemagile eskoziarrari buruzkoa izango da.

Gehiago irakurri

Punto de Vista-k Gazte-Epaimahaia estreinatzen du, 18-25 urte bitarteko 50 gaztek osatua; 1.500 euro...
14.10.29

Punto de Vista-k Gazte-Epaimahaia estreinatzen du, 18-25 urte bitarteko 50 gaztek osatua; 1.500 euroko saria emango dute

Bere ibilbidean lehenengo aldiz, Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak bere IX. Edizioan Gazteriaren Epaimahaia edukiko du, 18-25 urte bitarteko 50 gaztek osatuko dutena. Gazte-Epaimahaian parte hartzea borondatezkoa izango da eta Sail Ofizialeko film guztien proiekzioetara joateko konpromisoa barnebiltzen du. 2015ean, goizeko saioak otsailaren 10etik 15era bitartean eskainiko dira Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan.

Gehiago irakurri

Punto de Vista jaialdirako Hautaketa Batzorde berria
14.07.04

Punto de Vista jaialdirako Hautaketa Batzorde berria

Koldo Almandoz, Ozge Calafato, Alexei Dmitriev eta Guillermo G. Peydro izango dira, jaialdiko zuzendari artistiko Oskar Alegriarekin batera, jaialdiaren etapa berriko Hautaketa Batzordeko kideak. Batzorde horrek aukeratuko ditu Punto de Vista jaialdiaren 2015eko edizioko sail ofizialeko pelikulak; uztailean ekingo diote lanari eta abenduan emango digute aukeratu dituzten filmen berri.

Gehiago irakurri

Ireki da Punto de Vista jaialdiaren bederatzigarren edizioan izena emateko epea
14.06.17

Ireki da Punto de Vista jaialdiaren bederatzigarren edizioan izena emateko epea

Punto de Vista jaialdiak bederatzigarren edizioko sail ofizialean filmak aurkezteko deialdia ireki du. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko orria jaialdiaren web orrian kontsultatu daitezke. Epea irailaren 30ean amaituko da.

Gehiago irakurri

Oskar Alegria, epaimahaikide Nyon-en eta Karlovy Vary-n
14.05.07

Oskar Alegria, epaimahaikide Nyon-en eta Karlovy Vary-n

Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistikoa den Oskar Alegria Europan dokumental arloan dauden bi epaimahai garrantzitsuenetara gonbidatu dute. Pasa den astean, Alegriak Visions du Réel jaialdiaren 45. edizioan parte hartu zuen, Nyon-en, Suitzan, Regard Neuf atalaren epaimahaikide gisa; bertan, nazioarteko 19 zinemagileren opera primak aurkeztu ziren. Gure zuzendari artistikoarekin batera, epaimahai-lanetan aritu ziren Portugalgo Luis Urbano produktorea eta Italiako Massimo D´Anolfi eta Martina Parenti zinemagileak.

Gehiago irakurri

<i>Les films rêvés</i>, Punto de Vista FOKUA zikloaren hurrengo saioa
14.05.07

Les films rêvés, Punto de Vista FOKUA zikloaren hurrengo saioa

Datorren asteazkenean, maiatzaren 28an, Punto de Vistak Punto de Vista FOKUA zikloaren saio berria aurkeztuko du Nafarroako Filmotekaren aretoan. Hain zuzen ere, fikziozkoak ez diren egungo zinema-filmak, mundu guztitik etorritakoak, aurkezteko egiten den tartea da. Oraingoan, Belgikako Eric Pauwels zinemagilearen Les films rêvés / Las películas soñadas (2010) filma emango da.

Gehiago irakurri

Errusiako Perm hiriko Flahertiana jaialdiak leiho bat ireki du Punto de Vistarentzat
14.05.07

Errusiako Perm hiriko Flahertiana jaialdiak leiho bat ireki du Punto de Vistarentzat

Errusiatik Punto de Vista jaialdia deitu dute irailerako, International Documentary Film Festival, “Flahertiana” jaialdiaren hurrengo edizioan gonbidatutako jaialdiaren saio batera joateko. Jaialdia Perm hirian egiten da, herrialdeko zentro kultural handienetariko batean.

Gehiago irakurri

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.