Errusiatik Punto de Vista jaialdia deitu dute irailerako, International Documentary Film Festival, “Flahertiana” jaialdiaren hurrengo edizioan gonbidatutako jaialdiaren saio batera joateko. Jaialdia Perm hirian egiten da, herrialdeko zentro kultural handienetariko batean.
“Flahertiana”-ren edizioan, jaialdi bat hautatzen da, eta leiho bat eskaintzen zaio programa historikoan zehar eskainitako lagin bat programatzeko, pelikulak aurkezteko aukera ematearekin batera. Aldi berean, topaketa egingo da audientziarekin, eta bertan Punto de Vistaren izpiritua eta filosofia ezagutzera emango dira. Oskar Alegria zuzendari artistikoa dagoeneko hautatzen ari da humanismoarekin eta Robert Flahertyren grabatzeko moduarekin lotutako lanak, Errusiako hitzordua hari eskainiko baitzaio. Halaber, zine dokumentalak Espainian duen gaurkotasuna bezalako gaiak jorratzeko hitzaldia prestatzen ari da.