2014/12/09
Bere ibilbidean lehenengo aldiz, Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak bere IX. Edizioan Gazteriaren Epaimahaia edukiko du, 18-25 urte bitarteko 50 gaztek osatuko dutena. Gazte-Epaimahaian parte hartzea borondatezkoa izango da eta Sail Ofizialeko film guztien proiekzioetara joateko konpromisoa barnebiltzen du. 2015ean, goizeko saioak otsailaren 10etik 15era bitartean eskainiko dira Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan.

Gazte-Epaimahaian parte hartzeko izena ematea Jaialdiaren
web orriaren bitartez egingo da 2014ko azaroaren 3tik aurrera. Izena 50 gaztek baino gehiagok emanez gero, bukaerako hautaketa Jaialdiaren zuzendaritzaren esku geratuko litzateke.
Gazte-Epaihamaia Epaimahai Ofizialari gehitzen zaio, aurreko edizioetan bezala, nazioarteko izaera edukiko du eta sektoreko adituez eta profesionalez osatuta egongo da, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko zuzendari orokorrak izendatuak. Bere erabakia Punto de Vista-ren hurrengo amaiera-galan emango da jakitera.
Gazteen Filmik Onenaren Saria 1.500 eurokoa izango da eta Jaialdiko sari berezien atalean sartzen da publikoak ematen duen Filmik Onenaren Sariarekin, 1.500 eurokoa eta Rencontres Cinématografiques de Cerbère-Portbou Sariarekin, 300 eurokoa, batera. Horretaz gain, hautatuko filmek Punto de Vista-ren Filmik Onenaren Sari Nagusia, 10.000 eurokoa, Zuzendaritza Onenaren Jean Vigo Saria, 5.000 eurokoa, eta Film Laburrik Onenaren Saria, 3.000 eurokoa, ere lor ditzakete. Jaialdiak bi aipamen berezi ere egiten ditu, horiek ez dute zuzkidura ekonomikorik izango.