Menchu Gutierrez, elurretan gidari

Menchu Gutierrez, elurretan gidari
2014/02/05
Snow movies saioan elurra goresten duten lau pelikula jarriko ditugu eta, gidari gisa, sorkuntzaren eta aire zabalaren eremuan den xerparik onena gonbidatu dugu: Menchu Gutierrez, ekaitz, laino eta elurteez asko dakien idazlea. Menchu Gutierrezek gurekin batera egingo du Japoniatik Siberiarako bidaia zuria, mintegia amaitzeko saio berezian. Menchu kantauriar menduetan bizi da orain, baina lehen Igeldoko itsasargian bizi zen. Zuzenean ezagutu ditu hainbat mutur, eta testu eder eta sakon bat idatzi digu Cincuenta centímetros de nieve izenburu duen aurtengo libururako: “Elurra gure aztarnak irartzen diren lehen orria, lehen zinema-pantaila, lehen liburua da, lur-arrasean zabaldua”.

Menchu Gutierrezek (Madril, 1957), hainbat poema-bilduma argitaratu ditu, El ojo de Newton, esaterako (Pre-textos, 2005). Prosa ere idatzi du eta Siruela argitaletxeak argitaratu dizkio lan guztiak:  Latente (2003), Disección de una tormenta (2005), Detrás de la boca (2007),  El faro por dentro (2011) eta La niebla, tres veces  (2011), besteak beste. Azkena hori lehen eleberrien bilduma txiki bat da.

Horrez gain, elurraren eta literaturaren arteko loturari buruzko saiakera bat egin du, Decir la nieve (Siruela, 2011), hain zuzen; eta San Juan de la Cruzi buruzko biografia literario bat idatzi du (Omega, 2004). Halaber, diziplina anitzeko hainbat mintegi antolatu ditu Madrilgo Casa Encendida eta Casa del Lector zentroetan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta Artelekun, eta Santanderreko Botin Fundazioan.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.