Punto de Vista Jaialdiaren bederatzigarren edizioa Chris Zielecki argazkilari alemaniarraren Islandiako irla urrun baten argazkiak ilustratuko du

Punto de Vista Jaialdiaren bederatzigarren edizioa Chris Zielecki argazkilari alemaniarraren Islandiako irla urrun baten argazkiak ilustratuko du
Lonely (explored).
2014/10/29
Punto de Vista jaialdiak badu kartela datorren ediziorako. 2007an hasitako ildoari jarraituz, alegia, edizio bakoitza ilustratzeko argazkilari profesional baten irudiaz baliatzea, kasu honetan, Chris Zielecki argazkilariak Islandian ateratako Lonely (explored) argazkia aukeratu da. Argazkilari alemaniarrak argazki horren eskubideak laga dizkio jaialdiari bere bederatzigarren edizioaren irudi izan dadin, zeina, Iruñan ospatuko den 2015eko otsailaren 10etik 15era. Clemente Bernad, Matías Costa, Ellen Koi, Vicent Fournier, Aaron Huey, Bill Brown, Sharon Lockhart eta Marcin Ryczek izan dira aurreko edizioetan parte hartu duten argazkilariak.

Lonely (explored) irudiak Elliðaey izeneko irlatxo bat erakusten digu, Westman uhartediaren zati dena, Islandiako kostaldeko hegoaldean; mendi-ibiltariak eta eskalatzaileak erakartzen dituen eskualde urruna, nahiz eta erakargarritasunik handiena hegazti ugaritasuna eta itsasoko fauna dituen. Elliðaey-n abeltzaintza eta arrantza ogibide zuten hainbat familia bizi izan ziren duela 300 urtetik 1930era arte. 1953an, Elliðaey Ehiza-Elkarteak irudian agertzen den eraikina eraiki zuen pinguino txikiak, lanperna-musu deituak, harrapatzeko aterpe gisa. Aterpe bakarti horretan ez dago elektrizitaterik, Internetik, ez txorrotako urik, baina bai euri-urak biltzeko sistema batez elikatutako sauna bat. Askok, oker badaude ere, etxe hori Bjork abeslariarena dela uste dute, Islandiako Gobernuak herrialdea sustatzen egindako lan eskergaren arrezagupen gisara oparitua. Zenbaitek etxe hori Photoshop bidez sortua dela uste du edo milioi asko dituen pertsona zuhur bat bizi dela bertan; bada, alegiazko apokalipsi zonbi baterako aterpetxe bikaina dela pentsatzen duenik ere. Teoria horiek alde batera utzita, egia da irla txiki horren irudiak isolamendu liluragarri baterako modua islatzen duela, Punto de Vista jaialdiak bere IX. Ediziorako aldarrikatzen duena irlei eta Margaret Tait zinemagileari dedikatutako –gauza txikiak gogoko dituen eta bere Eskozia sorterriko paraje arrokatsuetan eta behinolakoan bizi dena– atzera begirako banatan.
Jatorriz Hanburgokoa den Chris Zielecki-ek Lonely (explored) argazkia 2009ko abuztuaren 5ean hartu zuen. Argazkilariak une hura gogoan du: “Irudi hau Islandian hartu nuen, Westman irletara, irla nagusiaren hegoaldera, egindako hegaldi labur batean. Nahiz eta itsasertzean egon, ez dut inoiz ikusi Elliðaey-en txabola hori bezain isolaturik dagoen beste lekurik”.
Islandiara egindako bere bidaian, bere objektibotik ikusita zientzia fikziozkoa dirudien herrialde bateko paisaiei, faunari eta biztanleei buruzko argazki-multzo bat atera zuen: tonu berde, urdin, hori eta okre sendoak; zeru estali ikusgarriak; zaldi basati ederrak; lanperna-musu atseginak; natura basatia; non-nahi ura duela eta abar, hurbila bezain urruna; Islandia gure egungo mundu globalizatutik eta hiper teknologikotik ihes egiteko benetako paradisu naturala da.   
Zielecki hiriko parajeei nahiz paraje naturalei, eraikinei eta landareei, pertsonei eta animaliei pareko ateratzen dizkie argazkiak. Bidaide nekaezinak Islandiaz gain, Zeelanda Berriko, Hong Kong, Azoreak, Moroko, Suitza, Norvegia edo Espainiako argazki-multzo zirraragarriak ere baditu. 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.