IRLAK Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak bere IX. edizioan programatuko duen hiru zikloetako bat bilduko du; 2015eko otsailaren 10etik 15era bitartean ospatuko da Baluarte Iruñako Biltzar Jauregi eta Auditorioan. Hain zuzen ere, eta arrazoi berdinagatik, aurtengo lehiaketak Margaret Tait zinemagile eskoziarrari dedikatutako atzera begirako pertsonala planteatzen du, zeinak, maisukiro, bera jaio zen Orkadak irlako bere mundu txikia ere deskribatzen duen.
Programak konta ezin ahala irlek osaturiko uhartedi batean zeharreko bidaia eskaintzen du, nekez zenbatu daitezkeenak, izan ere, 22 irla eta erdi osatzen dituzte; azken hori Urk-eko irla ohia da, Lonnie van Brummelen-ek eta Siebren de Haan-ek, 2014an, Episode of the Sea izeneko beren filmean deskribatu zutena. Herbehereetako lur zati bat da, egun, artifizialki kontinenteari lotuta dagoena, baina, oraindik ere, bere irla izaerari eusteko zinez interesgarria den borrokan diharduena. Irla bat noiz hasten den eta noiz amaitzen denari buruzko eztabaida hori programaren muturretan aurkitzen da, irteteko pistola-tiroa inauguraziorako film batekin emango zaiolarik, hots, Irla baten deskripzioa filmarekin; 70eko hamarkadan Rudolf Thome eta Cynthia Beatt alemaniarrek Vanuatu irlara egin zuen bidaia antropologikoari buruzkoa.
Programak LURRAREN BESTE AURPEGIA saioarekin osatzen dira, 30eko hamarkadako irlen lehenengo deskripzioak barnebiltzen dituena Jean Epstein (Mor´Vran, 1930) eta Robert Flaherty (Men of Aran, 1934) klasikoekin, zinemaren bi begirada garrantzitsurekin batera, Spinalonga irlan zentratuak, Jean Daniel Pollet (L´Ordre, 1973) eta Werner Herzog (Last Words, 1968 filmetan).
Paradisura hurbiltzeko teknika desberdinak eta, baita, hondoratzearen berrikuspena, edota, kartzela-irlak planteatzen dira beste programa batzuetan eta beste xede batzuekin. Baita, IRLA-LURRA-MUNDUA saioa ere, bereziki, jende gehiena bizi izan den irlari, Ellis irlari, dedikatutakoa, immigrazioaren gelaurrea, amets amerikar handiaren garaian 16 milioi lagun igaro ziren bertatik. Programa bereziak tanden interesgarria lotzen du: batetik, Meredith Monk artista nortasunari buruzko dantza kontzeptualarekin eta haren desagertzea Ellis Island (1981) irlan; eta George Perec idazlea egikaritze bikain batekin, lekurik eza atzemateko saialdia osatzen duela, Recits d´Ellis Island (1978-1980).
IRLAK programazioarekin, Punto de Vista-k honako honi buruzko gogoeta egitea du xede “ahalegin geografikoa, urrutien dauden irlak bisitatzean datzana urrunekoa hurbiltzeko, mugenganako grina jasotzeko; azken batean, gizakia muga-mugan deskribatzeko”, Jaialdiko zuzendari artistiko berriaren, Oskar Alegria jaunaren, hitzetan. Proposamen horrekin, Lehiaketa honen IX. edizioa gako izango duen galdera batekin hasiko da: Nola kontatu irla bat?
Atzera begirako hauen programazioarekin, Punto de Vista-k, Jaialdi gisa, publikoa zinemaz gogoeta egitera eta bere ezagutzan sakontzera gonbidatu nahi du, zinemaren oroimenera, gaurkotasunetik harantzago, zeharka begiratuz. Horregatik, Jaialdiak, bere hastapenetatik, geldialdi pausatua eskatzen duten izen, korronte, herrialde edo gai edo joerei tartea ireki izan die, horien artean: Raymond Depardon, Jem Cohen, James Benning, Eduardo Coutinho, Japoniako mila urteko zinema, zinema-entsegua edo metraje aurkitua.