Punto de Vista-ko boluntarioen kanpainak aurrera darrai.

Punto de Vista-ko boluntarioen kanpainak aurrera darrai.
2014/12/09
Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia boluntarioen bila dabil 9. ediziorako. Iruñean egingo da otsailaren 10tik 15a bitarte. Interesa duten pertsonek gure webguneko formularioa (formulariorako link-a) bete beharko dute urtarrilaren 15a baino lehen.

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia boluntarioen bila dabil 9. ediziorako. Iruñean egingo da otsailaren 10tik 15a bitarte. Interesa duten pertsonek gure webguneko formularioa bete beharko dute urtarrilaren 15a baino lehen. 

Interesa duten pertsonek Aretoko laguntzaile moduan lagundu ahalko dute (proiekzioetan dauden ikusleei informazioa ematen, eserlekuak erreserbatzen, Publikoaren Sarirako bozketak kontrolatzen, aretoetara sartzeko eta irteteko sarbideak kontrolatzen, eserlekuetan kokatzen…) Prentsa eta komunikazioko arloan (prentsaurrekoetan eta elkarrizketetan hedabideei laguntzen, informazio-tauletan zabalkunderako materialak sortzen eta jartzen), gonbidatuei arreta ematen (jaialdiko gonbidatuei laguntza eta informazioa ematen) edo publikoari eta akreditatuei arreta ematen (akreditatutako pertsonentzako dokumentazioa banatzen, publikoari informazioa ematen).

Boluntario izateko 18 urte baino gehiago izan behar dira eta, zenbait kasutan, honako hizkuntz hauetakoren baten ezagutza zabala izatea: euskara, ingelesa, frantsesa edo alemana, bai eta boluntario izateak dakartzan konpromisoa eta betebeharrak onartzea ere eta jaialdiaren lan-txandetako bat egitea (4 ordutakoa).

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.