Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak 2015ean urteroko aldizkakotasuna izango du. Nafarroako Gobernuak Punto de Vista bezalako zinema-jaialdi ezaugarriak dituen gertaera batentzako urtero ospatzearen dinamika egokia dela deritzo. Hori horrela izan dadin, Nafarroako Gobernuak aurrekontu-ahalegin bat egiteko eta gertaera hori Baluarte Fundazioarekin lankidetzan antolatzeko apustua egin du. Horrela, 2015ean, jaialdiaren ekoizpena Baluarte Fundazioarekin batera gauzatuko da eta zuzendaritza Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren esku egongo da.
Punto de Vista Jaialdia zazpi urtetan zehar, 2005etik 2011ra bitartean, etenik gabe ospatu ondoren, urte horren amaieran, Punto de Vista Jaialdiari bi urtez behingo jarraipena ematea erabaki zen. Horrela, aurrerantzean, jaialdia bi urtez behin egingo zen. 24 hilabetez jarraian mapatik ez desagertzeko, jaialdiko antolakuntzak txandakako urteetan (2012 eta 2014) mintegiak egitea erabaki zuen.
Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren IX. Edizioa 2015eko otsailaren 10etik 15era ospatuko da Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan. Oskar Alegria (Emak Bakia Etxea filmaren zuzendaria) zinemagilearen zuzendaritza artistikopean egingo den lehenengo edizioa izango da, zeinak, 2014an, Nazioarteko Bigarren Mintegiaren zuzendaritza bere gain hartu zuen. Josetxo Cerdán jaunaren lanari jarraituko dio Punto de Vista jaialdiaren aurrean bere azken etapa honetan. Jaialdiak zuzendaritza bikoitza edukiko du: bat exekutiboa eta, bestea, artistikoa; azken hori lau urtez behin berritzen da.