Salgai daude Punto de Vista mintegiko emanaldietarako sarrerak

Salgai daude Punto de Vista mintegiko emanaldietarako sarrerak
Nafarroako Filmotekaren proiekzio aretoa
2014/02/07
Punto de Vista mintegiko emanaldi guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko. Mintegian izenik ez baduzu eman eta arratsalde saioetara joan nahi baduzu, sarrerak Punto de Vista jaialdiaren eta Nafarroako Filmotekaren web-guneetan edo Saide zinema-aretoan eros ditzakezu, saioa non izango denaren arabera.

Otsailak 19, 20 eta 21eko, hau da, asteazken, ostegun eta ostiraleko saioetarako sarrerak online, telefonoz (848 424 751, astelehenetik ostiralera, 8.30tik 14.00etara) edo Nafarroako Filmotekako leihatilan (Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikinean) eros daitezke; leihatilako ordutegia hau da:
Otsailak  7, 12, 13 eta 14: 19.30etik 20.00etara.
Otsailak 19, 20 eta 21: 16.00etatik 20.30era.

Sarrerek 3 euro balio dute (Nafarroako Filmotekako abonamenduarekin 2 euro).

Larunbateko, hau da, hilaren 22ko saioei dagokienez, sarrerek 3 euro balio dute eta eros daitezke Saide Carlos III zinema-aretoan (16.30etik 20.00etara).

Pelikula guztiak jatorrizko bertsioan emango dira, eta gaztelaniaz ez direnek gaztelaniazko azpitituluak izango dituzte.
 
Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.