Albisteak

Punto de Vista jaialdiak emakumezko zenbait errefuxiatuk Jordanian filmatutako pelikula labur batzue...
15.12.28

Punto de Vista jaialdiak emakumezko zenbait errefuxiatuk Jordanian filmatutako pelikula labur batzuekin irekiko ditu sail ofizialeko emanaldiak

Punto de Vista jaialdiak ez du ezikusiarena egin nahi gaurkotasun handiena duen drama baten aurrean, errefuxiatuena, alegia, eta hurrengo edizioan tokia eginen die Jordaniako errefuxiatu eremu bateko neskek egindako pelikula labur batzuei: sail ofizialeko emanaldi bakoitzaren sarrera bezala proiektatuko dira.

Gehiago irakurri

Ospina, Simon eta Guerín emanaldi berezietan
15.12.28

Ospina, Simon eta Guerín emanaldi berezietan

Zinema dokumentalaren hiru zuzendari ospetsu izanen dira Punto de Vista jaialdiaren X. edizioan, haien azken lanen emanaldi bereziekin: Luis Ospina kolonbiarra, Claire Simon britaniarra eta José Luis Guerin espainiarra: Todo comenzó por el fin, Le bois dont les rêves son faits eta Le Saphir de Saint-Louis. Hiru zinemagile horiekin batera Michael Snow errealizatzaile kanadarra ere izanen da gure artean, emanaldi berezi bateko protagonista gisa, La Région centrale zinemagintza esperimentaleko lan gorenaren proiekzioarekin, eta master-class bateko irakasle lanetan, Punto de Vista jaialdiaren hamargarren urtebetetzea dugun honetan.

Gehiago irakurri

17 film dokumentalek lehiatuko dute Punto de Vista jaialdian, Erdialdea izena hartuko duen Atal Ofiz...
15.12.28

17 film dokumentalek lehiatuko dute Punto de Vista jaialdian, Erdialdea izena hartuko duen Atal Ofizialean

17 herrialdetatik etorritako bederatzi pelikula luzek eta zortzi laburrek osatuko dute Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren hamargarren edizioko sail ofiziala, La Región Central izenekoa. Jaialdia 2016ko otsailaren 8tik 14ra bitarte izanen da.

Gehiago irakurri

Hasi da Punto de Vista jaialdiko 10. ediziorako akreditazioak eskatzeko epea; jaialdia otsailaren 8e...
15.12.15

Hasi da Punto de Vista jaialdiko 10. ediziorako akreditazioak eskatzeko epea; jaialdia otsailaren 8ean hasi eta 14ean amaituko da

Gaur, abenduak 15, hasi da Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hurrengo ediziorako akreditazioak eskatzen epea. Eskariak egiteko epea urtarrilaren 29ean amaituko da. Akreditazioak nahi dituzten profesional eta kazetariek jaialdiko web-orrian eska ditzakete.

Gehiago irakurri

Punto de Vista Jaialdiko Sail Ofizialean Keywan Karimi zinemagile iraniarraren eta Andrés Duque esp...
15.12.04

Punto de Vista Jaialdiko Sail Ofizialean Keywan Karimi zinemagile iraniarraren eta Andrés Duque espainiar-venezuelarraren pelikula berrien estreinaldia eginen da

Nafarroako nazioarteko jaialdiak ezagutzera eman du lehiaketara aurkeztuko diren pelikula batzuetako programazioa: amaitu berriak diren bi pelikula dira, ikusi gabeak oraindik, estreinako emanaldia Nafarroako sariketa honetan izanen dutenak. Punto de Vista jaialdiaren X. edizioaren Sail Ofizialean, lehiaketan, pelikula hauen estreinaldiak izanen dira: Writing on the City, Keywan Karimirena, eta Oleg y las raras artes, Andrés Duquerena. Aurreko edizioaz geroztik La Región Central deitutako sail honetako gainerako pelikulen izenak abenduaren erdialderako ezagutuko ditugu.

Gehiago irakurri

Carolina Astudillo, Xacio Baño eta Velasco Broca, errealizatzaile gonbidatuak X Films Proiektuaren ...
15.12.04

Carolina Astudillo, Xacio Baño eta Velasco Broca, errealizatzaile gonbidatuak X Films Proiektuaren seigarren edizioan

X Films Proiektuaren seigarren deialdian hiru artista gazte hautatu dira, Espainian, fikzioz kanpoko zinemagintzan gaur egun egiten ari diren lan alternatibo, duin eta apurtzaileena ordezkatzen duten hiru zinemagile.

Gehiago irakurri

Punto de Vista Jaialdiak Gazteen Epaimahaia sendotuko du X. edizioan
15.12.04

Punto de Vista Jaialdiak Gazteen Epaimahaia sendotuko du X. edizioan

Aurreko edizioan esperientzia ona izan ondoren, Punto de Vista Nazioarteko Zinema Dokumentalaren Jaialdiak Gazteen Epaimahaia eta Saria sendotuko ditu hamargarren urteurrenean. Horrela, 2016an jaialdiak bigarren urtez izanen du epaimahai hori, 18tik 25 urtera bitarteko 50 gaztek osatua.

Gehiago irakurri

<i>Pas de nostalgie, camarades</i>, Punto de Vista jaialdiaren hurrengo FOKUA Nafarroako Filmotekan
15.11.24

Pas de nostalgie, camarades, Punto de Vista jaialdiaren hurrengo FOKUA Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekan Foco Punto de Vista sailaren emanaldi bat izanen da azaroaren 26an, osteguna, arratsaldeko 8etan. Oraingoan, Baionako L'Atalante zinemako programatzaileek aukeratu dute pelikula, izan ere, Punto de Vista Jaialdiak zinema trukea du haiekin, bi hirien arteko senidetzearen baitan. Aurten, Baionako zinemaren arduradunek gure hirian emanen duten pelikula hau da: Pas de nostalgie, camarades (Frantzia, 2015). Emanaldi berezia prestatu dugu, eta bertan izanen dira pelikularen zuzendaria, Isabelle Solas zinegile frantsesa, eta Simon Blondeau, Baionako zinemaren ordezkaria, beste zenbaitetan ere gure artean izan dena.

Gehiago irakurri

Boluntarioen kanpaina
15.11.16

Boluntarioen kanpaina

Punto de Vista Jaialdiak boluntarioak erakartzeko kanpaina berri bat hasi du, X. edizioan zeregin hauetan aritzeko: aretoko laguntzaileak; prentsa eta komunikazioa; gonbidatuei arreta ematea; jendeari arreta eta informazioa ematea.

Gehiago irakurri

Jaialdia Baluarten finkatu da
15.11.16

Jaialdia Baluarten finkatu da

Punto de Vista zinema jaialdiaren ezaugarriak kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuaren iritziz urteroko maiztasuna egokiena da. Horregatik, Foru Gobernuak azken edizioaren eredua errepikatu nahi du, eta jaialdia Baluarte Fundazioarekin batera antolatzea erabaki du.

Gehiago irakurri

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.