2015/12/28
17 herrialdetatik etorritako bederatzi pelikula luzek eta zortzi laburrek osatuko dute Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren hamargarren edizioko sail ofiziala, La Región Central izenekoa. Jaialdia 2016ko otsailaren 8tik 14ra bitarte izanen da.
17 herrialdetatik etorritako bederatzi pelikula luzek eta zortzi laburrek osatuko dute Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren hamargarren edizioko sail ofiziala, La Región Central izenekoa. Jaialdia 2016ko otsailaren 8tik 14ra bitarte izanen da.
Nabarmendu beharrekoak dira, batetik, bi zinemagile espainiarren lan bana, film luze nahiz laburretan, eta, bestetik, hautatutako gainerako pelikulen aniztasuna, konpromiso politikoan eta erretratu sozialean oinarrituta egindako zinematik hasita fikzioz kanpoko zinemaren proposamen artistiko eta apurtzaileenetara. Gainera, pelikula horietako batzuk Nafarroako jaialdian ikusiko dira estreinako.
Hautaketa Batzordeak, 1.237 pelikula ikusi ondoren, honako hauek aukeratu ditu jaialdiko Erdialdea lehia-atal ofizialerako:
FILM LUZEAK
-
Olmo and the Seagull. Petra Costa, Lea Glob (Dinamarca, Brasil, Portugal, Francia, Suecia).
-
Las letras. Pablo Chavarría Gutiérrez (México).
-
Cantonese rice. Mia Ma (Francia).
-
The death of JP Cuenca. João Paulo Cuenca (Brasil).
-
Writing on the city. Keywan Karimi (Irán).
-
Lampedusa in winter. Jakob Brossmann (Reino Unido).
-
Casa Blanca. Aleksandra Maciuszek (Polonia).
-
Bella e perduta. Pietro Marcello (Italia).
-
Oleg y las raras artes. Andrés Duque (España).
FILM LABURRAK
-
The Tree. Roya Eshraghi (Cuba, Costa Rica).
-
Extremes. Federico Molentino, Juan Manuel Ferraro (Argentina).
-
Among us. Guido Hendrikx (Países Bajos).
-
If mama ain't happy, nobody's happy. Mea de Jong (Países Bajos).
-
The Place. Julia Poplawska (Polonia).
-
The factory of the world. Minna Rainio, Mark Roberts (Finlandia).
-
Where is the jungle. Iván Castiñeiras Gallego (Francia).
-
The Meadow. Jela Hasler (Suiza).
Hona hemen Hautaketa Batzordeko kideak: Oskar Alegria (jaialdiko zuzendari artistikoa), Koldo Almandoz (zinemagilea eta kazetaria), Ozge Calafato (programatzailea eta idazlea), Alexei Dmitriev (zinemagilea eta programatzailea) eta Guillermo G. Peydro (zinemagilea, irakaslea eta programatzailea).
Ofizialeko Epaimahaiak sari ofizial hauek emango du:
-
“Punto de Vista” sari nagusia, film onenarentzat: 10.000 euro. Epaimahaiak jaialdiko sail ofizialeko lanik onenari emango dio saria, lanaren iraupena eta nazionalitatea gorabehera.
-
Zuzendari onenaren Jean Vigo Saria, 5.000 eurokoa. Sariak Jean Vigori egiten dio ohore, eta Atal Ofizialean haren lanen balio etiko eta formalak egokien irudikatzen dituen filmaren zuzendariari emango zaio.
-
Film laburrik hoberenarentzako saria: 3.000 euro. Saria 35 minutuko iraupena edo laburragoa duen filmik onenari emango zaio.
Sari berezi hauek ere emango dira:
-
Ikusleen sari berezia, film onenarentzat: 1.650 euro.
-
Pelikula onenaren Gazteen Saria, 1.500 eurokoa