Albisteak

Aurkezpen bideoa
15.11.16

Aurkezpen bideoa

Postal zahar bat da, 1910ekoa, eta bertan adaburu oparoko zuhaitz bat, errota bat eta bi pertsonaren soslaia ikusten dira, azken horiek irudi osoaren eskala adierazten dutenak. Eta lasaitasun horren erdian, bat-batean zuhaitzaren adaburua bizirik dago, eta haizeak kulunkatzen du, argazkiaren gainerakoa iraganean izozturik jarraitzen duen bitartean.

Gehiago irakurri

Punto de Vista Jaialdiaren X. edizioa, denboraz
15.11.16

Punto de Vista Jaialdiaren X. edizioa, denboraz

Jaialdiaren urteroko maiztasuna eta egoitza berria sendotuta, Jean-Daniel Polleten ziklo bat programatuko du eta La Région Centrale filma proiektatuko du, Michael Snow bertan dela.

Gehiago irakurri

<i>Inoren lurraldea</i>, Punto de Vista jaialdiaren hurrengo FOKUA Nafarroako Filmotekan
15.10.24

Inoren lurraldea, Punto de Vista jaialdiaren hurrengo FOKUA Nafarroako Filmotekan

Punto de Vista jaialdiaren taldeak beste dokumental bat aukeratu du Nafarroako Filmotekan aurkezteko. Azaroaren 5ean izanen da Terra nullius (Inoren lurraldea, 2012) pelikularen emanaldia. Emanaldia berezia izanen da, bertan izanen baita zinegilea, Salomé Lamas, pelikula ikusi ondoko debatean parte hartzeko. Dokumentalak mertzenario portuges baten aitorpenak biltzen ditu: Afrikaren deskolonizazioko gerra zikinetako beterano honek arazorik gabe aitortzen ditu kamera aurrean bere ibilerak eta hilketak Ipar Euskal Herrian, GAL taldeko kide gisa, bai eta hildako bakoitzaren truke ordaintzen zioten prezioa. Aitorpen bortitzak biltzen dituen pelikula bat, baina funtsean inoren lurralde batera eramaten gaituena, eremu bat non gizakiak erraietara jotzen baitu bere kontraesanak adierazteko. Gizaki bat izateko paradoja handiari buruzko pelikula bat.

Gehiago irakurri

Punto de Vista jaialdiak markak hautsi ditu, X. ediziorako 1.378 pelikula erregistratu baitira
15.10.22

Punto de Vista jaialdiak markak hautsi ditu, X. ediziorako 1.378 pelikula erregistratu baitira

Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdirako 1.378 pelikula erregistratu dira aurten –film luzeak eta dokumental laburrak–, jaialdiaren hautapen prozesuan parte hartzeko. X. edizioa 2016ko otsailaren 8tik 14ra izanen da Iruñeko Baluarten.

Gehiago irakurri

<i>El otro mapa de Abauntz</i> (2014, Aitor Gametxo), X Films 2014ko saria, DOC Buenos Aires Jaialdi...
15.10.22

El otro mapa de Abauntz (2014, Aitor Gametxo), X Films 2014ko saria, DOC Buenos Aires Jaialdian parte hartu zuen

Aitor Gametxoren El otro mapa de Abauntz pelikulak, Punto de Vista Jaialdiko X Films 2014ko saridunak, DOC Buenos Aires Zine Dokumentalaren Erakustaldiaren 15. edizioan parte hartuko du, Argentinako hiriburuan urriaren 15etik 28ra. Gametxoren pelikularen bi emanaldi eginen dira, urriaren 15ean eta 27an.

Gehiago irakurri

<i>Chez les Basques</i> zikloa Iparraldera doa
15.10.22

Chez les Basques zikloa Iparraldera doa

Punto de Vista Jaialdiaren bederatzigarren edizioan programatu den Chez les Basques zikloaren emanaldiak Ipar Euskal Herriko zenbait herritan izanen dira, azaroaren 7tik 15era. Punto de Vista Jaialdiak eta Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak sustatu duten ziklo hau pelikulak filmatu ziren tokira hurbilduko da horrela, eta hiru lan gehituko dira.

Gehiago irakurri

Punto de Vista Donostiako Tabakaleran ostiralean
15.10.09

Punto de Vista Donostiako Tabakaleran ostiralean

Punto de Vista jaialdiak Tabakalera Arte Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren programazioan parte hartuko du ostiralean, urriaren 9an, Letters to Max filmarekin.

Gehiago irakurri

<i>El tiempo nublado</i> eta <i>Terra nullius</i>, hurrengo Punto de Vista FOKUAK Filmotekan
15.09.08

El tiempo nublado eta Terra nullius, hurrengo Punto de Vista FOKUAK Filmotekan

Ohikoa denez, hilabete bakoitzeko azken ostegunean, Punto de Vistako taldeak hautatutako dokumentala aurkezten da Nafarroako Filmotekan.

Gehiago irakurri

Izena emateko azken hilabetera iritsi eta 500 pelikulatik gora bildu dira
15.09.08

Izena emateko azken hilabetera iritsi eta 500 pelikulatik gora bildu dira

Behin uztaila eta abuztua igarota, Punto de Vista Jaialdiaren lehiaketa ofizialerako pelikulen inskripzioa egiteko egutegia azken hilabetera iritsi da; hau da, irailaren amaieran itxiko da epea. Film labur eta luzeei dagokienez, 500 izenburu baino gehiago bildu dira Punto de Vistaren postontzian lehen egunetan.

Gehiago irakurri

Ana Herrera Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilari izendatu dute
15.09.08

Ana Herrera Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilari izendatu dute

Orain arte Punto de Vista Jaialdiaren zuzendari exekutibo izandakoa azken hauteskundeetan izandako aldaketaren ondoren Nafarroan osatutako Gobernuan sartu berria da.

Gehiago irakurri

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.