Albisteak

Parisko azoka txiki batean aurkitutako argazki bat izango da Punto de Vista Jaialdiaren hurrengo edi...
15.06.18

Parisko azoka txiki batean aurkitutako argazki bat izango da Punto de Vista Jaialdiaren hurrengo edizioaren kartel iragarlea

Titulurik gabea, zuri-beltzean, anonimoa, Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia iragartzeko aukeratu zen argazkia 50eko hamarkadan ateratakoa da, Frantziako kobazulo batera egindako bisita turistiko batean. Ezer gutxi gehiago dakigu argazkiaz. Bertan, ontzi batean Padirac kobazuloko laku bat zeharkatzen ari diren moja-talde batek egindako bisitaldia agertzen da. Inolako zalantzarik gabe, kobazulo irteeran saltzen zen, baina patuak eta denboraren iraganak argazkia Parisko antigoaleko gauzen azoka batean utzia izatea nahi izan zuten eta lehiaketa nafarraren arduradunek bertan aurkitu zuten iazko udan.

Gehiago irakurri

Ireki da Punto de Vista jaialdiaren hamargarren edizioan izena emateko epea
15.06.17

Ireki da Punto de Vista jaialdiaren hamargarren edizioan izena emateko epea

Punto de Vista jaialdiak hamargarren edizioko sail ofizialean filmak aurkezteko deialdia ireki du. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko orria jaialdiaren web orrian kontsultatu daitezke. Epea irailaren 30ean amaituko da.

Gehiago irakurri

<i>Chez les Basques</i> zikloa Bilbon emango dute
15.02.27

Chez les Basques zikloa Bilbon emango dute

Punto de Vista jaialdiaren bederatzigarren edizioko egitarauan ikusgai izan genuen Chez les Basques zikloaren laburpen bat Bilbon emango dute, Bizkaia Aretoan, martxoaren 2an, 3an eta 4an, Kulturbasque UPV/EHU programazioaren barruan.

Gehiago irakurri

Punto de Vista-k bere ediziorik jendetsuena eta nazioartekoena ixten du
15.02.18

Punto de Vista-k bere ediziorik jendetsuena eta nazioartekoena ixten du

Punto de Vista Jaialdiko ekipoak bederatzigarren edizio honen balantze oso positiboa egiten du, Baluarte egoitza gisa estreinatu izanak eta urterokotasunera itzuli izanak markatua.

Gehiago irakurri

<i>Around the world with Orson Welles</i>,hirugarren emanaldia
15.02.11

Around the world with Orson Welles,hirugarren emanaldia

Orson Wellesen dokumentalak ikusteko hirugarren aukera posible izanen da. Asteazkenaren eta larunbataren emanaldirako sarrerak agortu ostean, iganderako hirugarren emanaldi berezi bat antolatu dugu.

Gehiago irakurri

 <i>El otro mapa de Abauntz</i>, bigarren emanaldia
15.02.11

El otro mapa de Abauntz, bigarren emanaldia

Aitor Gametxoren El otro mapa de Abauntz pelikularen lehendabiziko emanaldiaren sarrerak agortu direla eta, pelikularen bigarren emanaldi bat antolatu dugu 14rako, larunbatarekin, 22.30etan Gola Aretoan.

Gehiago irakurri

 Iosseliani-k Punto de Vista bisitatuko du
15.02.06

Iosseliani-k Punto de Vista bisitatuko du

Otar Iosseliani zinemagile georgiarra izango da Punto de Vista jaialdiko ohorezko azken gonbidatua eta ostiral honetan, hilak 13, eta larunbatean, hilak 14, bertan izango da bere dokumentuzko obraren hautaketa bat aurkezteko eta bere zinemari buruzko master class bat emateko.

Gehiago irakurri

Bernardo Atxagaren hitzaldia, hurrengo astelehenean Otsailak 9
15.02.02

Bernardo Atxagaren hitzaldia, hurrengo astelehenean Otsailak 9

Bernardo Atxaga idazleak izango du lagun hitzaldi honetan Chris Wertenbaker-ek, Ziburun hazitako familiaren semea eta hamaika urte zituela Orson Welles-en dokumentaletako protagonista izan zena. Amaitzean, Chris Wertenbaker-ek haurtzaroan euskal kostaldean ikasi zituen abestiak gitarraz abestuz kontzertu txiki bat eskainiko du, Paz de Ziganda ikastolako abesbatzaren partaidetzarekin. Astelehena, Otsailak 9 - Bulevar aretoan - 20:00etan.

Gehiago irakurri

Iosseliani zinemagileak ziklo monografikoa eskainiko du Punto de Vista jaialdian eta beste film bate...
15.01.26

Iosseliani zinemagileak ziklo monografikoa eskainiko du Punto de Vista jaialdian eta beste film batekin parte hartuko du atzerabegirako Chez les Basques atalean

Georgiako Otar Iosseliani zinemagilea bi aldetatik izango da protagonista Punto de Vista Jaialdiaren 9. edizio honetan. Saio Berezien barruan, ziklo baten protagonista izango da, bost filmekin: Y la luz se hizo eta Un pequeño monasterio en Toscana luzemetraiak eta Tudzhi, Viejas canciones georgianas, eta Sapovnela laburmetraiak. Horrez gain, Ipar Euskal Herrian errodatutako zinemari buruzko atzerabegirako Chez les Basques atalean parte hartuko du, Euskadi été 1982 bere filmarekin.

Gehiago irakurri

Seb Coupy frantziar zinemagilearen </i>Lux</i> luzemetraiak iluntasunaren kontraesanak ekarriko dizk...
15.01.23

Seb Coupy frantziar zinemagilearen Lux luzemetraiak iluntasunaren kontraesanak ekarriko dizkigu datorren ostegunean, Foco Punto de Vista jaialdiaren edizio berrian

Burkina Faso Afrika mendebaldean kokatzen da eta urteko 365 egunetan gozatzen du eguzkiaz; gaueko hamabietan, baina, bat-batean, iluntasunean murgiltzen da, norbaitek etengailu handi bati sakatu izan balio bezala. Beti bidelagun izaten duen bere soinu arduradunarekin batera, Seb Coupy frantziar zinemagilea garai batean kolonia izan zen herrialdean zehar ibiliko da, askotariko eszenak eta biztanleek testigantzak bilduz.

Gehiago irakurri

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.