Orain arte Punto de Vista Jaialdiaren zuzendari exekutibo izandakoa azken hauteskundeetan izandako aldaketaren ondoren Nafarroan osatutako Gobernuan sartu berria da.
Ana Herrera jaialdiaren taldean egon da 2005ean hasi zenetik; izan ere, haren bizitzak lotura handia du kulturarekin eta bereziki ikus-entzunezko arteekin eta zinemarekin. Orain, ordea, beste etapa bati ekingo dio. Postu berrian ere oso lotuta jarraituko du Punto de Vista Zinema Jaialdiarekin. Jaialdiak 10 urte beteko ditu hurrengo edizioan, iaz galdutako urterokotasuna berreskuratzearekin batera.
Jaialdiaren zuzendari artistikoa Oskar Alegria izango da. Datorren edizioaren zuzendaritza exekutiboaz, berriz, Kulturako zuzendari nagusi berria den Fernando Perez arduratuko da, hori ere hautatu berria kargu horretarako, orain arte Alhóndiga Bilbao Azkuna Zentroko kultur programazioaren zuzendaritzaz arduratzen zena.