Orson Wellesen dokumentalak ikusteko hirugarren aukera posible izanen da. Asteazkenaren eta larunbataren emanaldirako sarrerak agortu ostean, iganderako hirugarren emanaldi berezi bat antolatu dugu. 18:30etan izanen da, Gola Aretoan eta sarrerak salgai dira gaurtik aurrera Baluarten dauden txartel-leihatiletan eta online esteka honen bidez.