Chez les Basques zikloa Bilbon emango dute

<i>Chez les Basques</i> zikloa Bilbon emango dute
Euskadi été 1982.
2015/02/27
Punto de Vista jaialdiaren bederatzigarren edizioko egitarauan ikusgai izan genuen Chez les Basques zikloaren laburpen bat Bilbon emango dute, Bizkaia Aretoan, martxoaren 2an, 3an eta 4an, Kulturbasque UPV/EHU programazioaren barruan.

Punto de Vista jaialdiaren bederatzigarren edizioko egitarauan ikusgai izan genuen Chez les Basques zikloaren laburpen bat Bilbon emango dute, Bizkaia Aretoan, martxoaren 2an, 3an eta 4an, Kulturbasque UPV/EHU programazioaren barruan.

Ekimena Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Punto de Vistaren arteko elkarlanari esker gauzatuko da. Punto de Vista, gainera, erakustaldiko komisario izango da. Zikloa proiektatzeaz gain, Bernardo Atxaga idazleak, Amets Arzallus bertsolariak eta Punto de Vistako zuzendari artistiko Oskar Alegriak hitzaldiak emango dituzte. Pelikulak 18.30ean emango dituzte, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin, eta hitzaldiak euskaraz izango dira. Sarrera doakoa izango da, eta ateak aretoa bete arte egongo dira irekita.

PROGRAMA
Zikloa martxoaren 2an, astelehenean, hasiko da, eta pelikula hauek jarriko dituzte: Herbert Briegerren Im Lande der Basken (1944, 12’) eta Orson Wellesen Around the world with Orson Welles. Pays Basque II (La Pelote Basque) (1955, 26’). Saio horretan Bernardo Atxagak hitzaldi bat emango du; hark egin zuen, hain zuzen ere, Punto de Vista jaialdiaren bederatzigarren edizioko inaugurazio-hitzaldia, joan den otsailaren 9an.

Martxoaren 3rako Hubert Knapp zinemagile frantsesari buruzko ziklo bat antolatu dute: Le Curé basque de Greciette (1958, 33’) eta Croquis en Soule (1958, 26’). Film horiek ikusteaz gain, Amets Arzallus bertsolariaren hitzaldia entzuteko aukera izango dugu.

Zikloa martxoaren 4an amaituko da, Otar Iosselianiren Euskadi été 1982 filmarekin. Iosseliani Punto de Vista jaialdira etorri zen pelikula hori eta haren film dokumentalei buruzko ziklo berezi bat aurkeztera; horrez gain, eskola magistral bat eman zuen. Iosselianik Iruñarako bidaia aprobetxatu zuen Pagolara eta Heletara joateko, filmeko eszenatokiak eta protagonistak berriz ikustera. Filma kulturari idatzitako maitasun-gutun baten modukoa da, batik bat euskal kantu tradizionalenganako maitasunaren gainekoa. Kasu honetan, filmaren ondoko hitzaldia Oskar Alegriak emango du.

CHEZ LES BASQUES
Orson Welles jaio zeneko mendeurrena dela bide, eta hark Iparraldean filmatutako dokumentalak erakutsiz, Chez les Basques (frantsesez, euskaldunen etxean) zikloak, lehenengo aldiz, Pirinioen eta Atlantikoaren artean kokaturiko zona horri buruzko dokumentalen ondarea babestu eta multzokatu nahi du.

Zinemaren hastapenetik, gutxi dira munduan, hamarkadaz hamarkada, Europako txoko horretako bizimodua eta kultura deskribatzeko hurbildu diren nazioarte-mailan ospetsuak diren zinemagile-taldea edukitzeaz harro ager daitezkeen lekuak. Interes etnografiko hori da, hain zuzen ere, Chez les Basques zikloa osatzen duten programen hautaketa diseinatzen dutenak.

Arrazoi etnografikoez gain, bisitari bakoitzak bere aitzakia zinematografikoa izan zuen munduko txoko honetara etortzeko. Herbert Briegerrek nazien aparatuko propaganda hartu zuen aitzakiatzat euskal herriaren askazia nabarmentzeko. Hubert Knappek eremu geografiko baten arima harrapatzeko baliatzen zuen krokis izeneko formula aplikatzeko leku hobezina aurkitu zuen. Orson Welles bere Arkadia bereziaren bila etorri zen mugara, eta Otar Iosseliani haren jaioterriko, alegia Georgiako kantu tradizionalen oihartzunaren bila, artzainen euskal kantu zaharren artera.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.