Punto de Vista Jaialdiaren bederatzigarren edizioan programatu den Chez les Basques zikloaren emanaldiak Ipar Euskal Herriko zenbait herritan izanen dira, azaroaren 7tik 15era. Punto de Vista Jaialdiak eta Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak sustatu duten ziklo hau pelikulak filmatu ziren tokira hurbilduko da horrela, eta hiru lan gehituko dira.
Punto de Vista Jaialdiak bederatzigarren edizio honen ziklo berezienetako baten zabalkundea egiten jarraitzen du beraz. Oraingoan, programa osatzen duten pelikulak filmatu ziren lurraldean. Izan ere, ziklo honetako filmak Pirinio Atlantikoetako eskualde horretako hamaika herritan jarriko dira ikusgai azaroko bigarren astean. Kasu batzuetan, filmatu ziren toki zehatzean edo kilometro gutxi batzuetara eginen dira emanaldiak, eta zikloa herriz herri joanen da: Donibane Lohizune, Ortzaize, Maule, Donapaleu, Donibane Garazi, Biarritz edo Baiona.
Eta gainera, Iruñean otsaileko emanaldiak egin zirenetik hona Chez les Basques zikloan beste hiru pelikula sartu dira:
Emanaldi guztietan solasaldia egonen da filmetako protagonistekin edo zuzeneko lekukoekin. Horrez gain, emanaldi batzuk zuzeneko musikaz lagunduta eginen dira, hala nola Azkainen eta inguruetan filmatutako Le Chemin D'Ernoa (1921, Louis Delluc) pelikularen emanaldian, Urruñako Itsasmendi zineman, bertako Philippe Ezcurra soinu-jotzailearekin.
Programa berri honekin amaituko da Chez les Basques zikloaren etapa ibiltaria, Iruñean hasi zena joan zen otsailean Punto de Vista Jaialdiaren azken edizioa egin zenean; martxoan Bilbon egon zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetzari esker, Bizkaia Aretoa eraikinean, Kulturbasque UPV/EHUren programazioaren barruan.
CHEZ LES BASQUES
Orson Wellesen mendeurrena dela eta, Iparraldean filmatu zituen dokumentalen emanaldiekin, Chez les Basques zikloak (euskaldunen artean, frantsesez) Pirinioetatik Atlantikora bitarteko lurralde horretan jasotako ondare dokumental garrantzitsuari babestu eta multzo batean bildu nahi du estreinako.
Zinemaren hasieratik, munduan gutxi dira nazioartean sona duten hainbeste zinegileren bisita jasotako tokiak, hamarkadaz hamarkada Europako bazter honetako bizimodu eta kulturaren erretratua egitera, Citizen Kane pelikularen egileak bezala. Interes etnografiko hori ardatz hartuta hautatu dira pelikula eta osatu dira programak Chez les Basques ziklorako.
Arrazoi etnografikoez gain, bisitari bakoitzak bere aitzakia filmikoa izan zuen munduko bazter horretara joateko; Hubert Knappek toki ezin hobea aurkitu zuen bere Croquis izeneko formula aplikatzeko eta eremu geografiko baten arima harrapatzen saiatzeko; Orson Welles bere arkadiaren bila aritu zen mugaldean, eta Otar Iosseliani, berriz, bere jaioterriko, Georgiako abesti tradizionalen oihartzunaren atzetik etorri zen, pastoraletako euskal kantu zaharren artean topatu nahian.
PROGRAMA (http://www.eke.eus/eu/albisteak/chez-les-basques-zikloa)
Zikloa azaroaren 7an hasiko da Donibane Lohizuneko Le Select zineman, 20:30ean, Bernardo Atxagaren Ziburu izeneko hitzaldiarekin eta Around the world with Orson Welles pelikularen emanaldiarekin (Pays Basque I + Pays Basque II). Azaroaren 8an, Donibane Garaziko Vauban zineman Euskadi été 1982 (Otar Iosselliani) eta Garazi pelikulen emanaldia izanen da, 17:00etan. Azaroaren 9an, 20:30ean, Around the world with Orson Welles (Pays Basque I + Pays Basque II) emanen da berriz, Hendaiako Les Variétés zineman, eta azaroaren 10ean The basques of Santazi eta Maskaradak (1980, Jean-Dominique Lajoux) Mauleko Maule Baitha zineman, 20:30ean. Azaroaren 11n, 17:00etan, Hazparneko Haritz Barne zineman, Le Curé basque de Greciette (1958, Hubert Knapp) eta Au Pays des Basques (1930, Maurice Champreux). Hurrengo egunean, Ortzaizeko Salle Garbi aretoan, 20:30ean, Around the world with Orson Wellesen beste emanaldi bat (Pays Basque I + Pays Basque II). Azaroaren 12an ere, 19:00etan Kanboko L’aiglon zineman, Around the world with Orson Welles (Pays Basque I) eta Le Curé basque de Greciette (1958, Hubert Knapp). Hurrengo egunean, 20:30ean, Urruñako Itsas Mendi aretoan, Le Chermin D’Ernoa (1921, Louis Delluc, René Coiffard) eta Rochers de la Vierge (1896, Auguste Lumière, Louis Lumière). Azaroaren 14an, 20:30ean, Au Pays des Basques (1930, Maurice Champreux) eta Rochers de la Vierge (1896, Auguste Lumière, Louis Lumière) pelikulen emanaldia Biarritzeko Le Royal zineman. 14an bertan, Donapaleuko Saint-Louis zineman, 20:30ean, Le Curé basque de Greciette (1958, Hubert Knapp) eta Croquis en Soule (1958, Hubert Knapp). Eta zikloa azaroaren 15ean amaituko da, 17:00etan, Baionako l'Atalante zinema mitikoan, Eugène Greenen Hitza egin filmaren estreinaldiarekin.